EKIPAMENDUAK

Zientzia eta teknologiarekin bat egiteko gunea

BTEK – Teknologiaren Interpretazio Zentroa

Iturria: BTEK – Teknologiaren Interpretazio Zentroa

BTEK proiektuaren asmoa da ikasleen, zientziaren eta teknologiaren arteko topagune izatea da; herritarren eta Zientzia eta Teknologia Parkearen arteko topagunea; bizitza arruntaren eta I+G+b bizitzaren artekoa. Horren bitartez, zientzia eta teknologia arloko kultura sustatu nahi da eta gazteak karrera zientifiko eta teknologikoetara erakarri, garapen iraunkorra sustatzen den aldi berean.

Derio udalerriko Arteaga auzoan dagoen espazio berri hau teknologia gizarteari hurbiltzeko helburuz sortu da, bereziki gazteenei dagokienez. BTEK barne hartzen duen eraikina Gonzalo Carro arkitektoaren obra da eta zenbait sari jaso izan ditu. Paisaian erreferentea da, itxuraz exentu dauden eta sestra azpian elkarri konektatutako piramide-bolumenei esker, partzelarekin zein inguruarekin ederki bat egiten dutelako. Barrualdean 6 erakusketa areto daude, gai ezberdinak jasotzen dituztenak.

Hezkuntza arloko eskaintza

BTEKen praktika didaktikoaren oinarrietako batzuk dira teknologia jendearengana hurbiltzea eta horren ikuspegi ludiko eta arrazionala sustatzea, betiere eguneroko erabilera abiapuntu hartuta. Eraikinean barna egiten diren ibilbide ezberdinetan gai ezberdinak jorratzen dira, besteak beste honako arlo hauen inguruan: mundu digitala, teknologiak, elikadura, domotika, robotika, bioteknologia, energiak eta osasuna.

Jardun esperimentala alderdi gakoa da zientzien arloko ikaste-irakaste prozesuan. Hori dela eta, BTEKek aukera eskaintzen du Zentroko bisitan tailer ezberdinak egiteko:

Teknologiaren Interpretazio Zentrora bisita

Ordutegiak

Bisita guztiak aldez aurretik erreserbatu behar dira.

Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara.

Bisitaren iraupena:

Zentroan zeharreko bisita: 2 ordu

Tailerra: 45 minutu

Prezioak (Talde bakoitzean 10 pertsona gutxienez)

3€ bisita dinamizatua, tailerrik gabe.

4€ bisita dinamizatua eta tailerra.

Harremanetarako

Tel. 94 403 95 00

btek@btek.org

Iristeko

Garraio publikoa: Autobusa: A3224 Bilbo – Derio eta A3250 Bilbo – Teknologia Parkea (Artxandako Tunelak).

Errepidez: N-637 errepidetik Derioraino. Ugaldeguren III industrialdeko errepidetik sartu eta gero Berreaga kaletik jarraitu, Arteaga auzoraino. Ibilgailua zentroko bertako aparkalekuan utz dezakegu.