HAR EZAZU PARTE

Orrialde honetan parte hartzeko tarte bat eskaini nahi dizuegu Bizkaia Maitea aldizkariaren irakurle guztioi. Bidali iezazkiguzu gutunak, argazkiak, olerkiak edo iruzkinak Bizkaia Maitea aldizkarira. Helbidea: Rekalde zumarkalea 30, 48009 Bilbo.

bizkaiamaitea.aldizkaria@bizkaia.eus

Uzelai, zentzugabekeriaren biktima

Tristura eta amorrua sentitzen ditut Uzelairen heriotzagatik, Urdaibaiko eta Bizkaia osoko zikoinarik adierazgarriena.

Bizkaia Maitea aldizkariko beste testu batzuetan, Animalien Babeserako Karpin Zentroko lagunek behin baino gehiagotan ohartarazi dute animaliek eta inguruneak jasaten dituzten arriskuak, pertsona batzuen jokabide zentzugabekoen ondorioz (legez kanpoko ehiza, maskotak bertan behera uztea, legez kanpoko trafikoa eta abar).

Ezezagun batzuek Uzelai tiroz hil zuten abenduaren 23an, Urdaibain espezie hori berriro sartzeko proiektuaren aitzindari izan den zikoina zuria. Ekimen hori Lurgaia Fundazioak burutu zuen arrakasta handiz, 2003 eta 2008 urteen artean (www.lurgaia.org). Eskopetariek hegazti babestu hori tirokatu eta hil zuten “Kortezubin martxan zihoan ibilgailu batetik”. Nola izan daiteke pertsona hain miserable, gupidagabe eta ganoragabea?

Uzelai lehenengo aldiz Urdaibain habia egin zuten zikoinetako bat izan zen. Aurretik, mende luze batean ez zen mota horretako hegaztirik egon gaur egun Biosferaren Erreserba den horretan. Urtero hazten zituen kumeak Atxagako habian (Forua) eta hogei bat zikoina txiki atera zituen aurrera, azken hirurak bere heriotzaren urtean.

Uzelairengatik negar egingo dugu; baina era berean, indarrak batu behar ditugu ingurumenaren defentsan. Eta ea bihozgabe horiek dagokien zigorra jasotzen duten!

Garbiñe Iturrioz

«Inoiz irla izan ez zena»

Bizkaia Maitea aldizkaria:

Abenduan Zona Franca ZAWP Jaialdira joateko aukera izan nuen. Bertan, Hacería Arteak Elkarteak Robert Alcock-ek idatzitako «Inoiz irla izan ez zena: Itsasoan galdutako ingeles baten oroitzapenak Zorrotzaurren» libururen aurkezpena egin zuen, Zorrotzaurre penintsula irla bihurtzeko Deustuko ubidea zabaltzeko proiektuaren harira.

Gutun honen bidez, iruzkin batzuk partekatuko nahiko nituzke, «Bilbotar askorentzat ere ezezaguna eta ia irla bat den honetan amestutako bizitzaren 15 urteko memoria pertsonalaren» inguruan egin ditudanak.

«Hiriak ez dira eraikinak eta errepideak bakarrik; istorioak eta ametsak badira ere. Liburu honek auzo berezi eta bakar baten istorioa kontatzen du – Bilboko Zorrotzaurreko Penintsularena, inoiz irla izan ez zena – bere auzokide, hondakin, graffiti egile, fauna, flora eta bere etorkizunaren inguruko ikuspen ezberdinekin. Ongi etorri Bien Bitarteko Estatu Askera.»

«Espero dugu lan honek ekarpena egitea etorkizunera begirakoari, beste hiri batzuei; inoiz irla izan ez diren baina izan daitezkeen beste batzuei».

Aitor Villalba
Santurtzi