Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bizkaiko Iraunkortasunaren Adierazle Sistema (2011-2014)

Zer da hau?

Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Natura Ingurune Sailak, hobeto kudeatzeko ondo neurtzeak duen garrantziaz jabeturik, 2001. urtetik iraunkortasunaren adierazleen sistema eduki du, eta horrela islatu izan du garapen iraunkorrerako garrantzia duten alderdien bilakaera. Etapa hori amaituta, sistema sakonean eraberritu da, iraunkortasunarekin zerikusia duten gai nagusiei buruzko informazio argiago eta zehatzagoa eskaintzearren.

Horregatik Iraunkortasunaren Adierazle Sistema berri hau aurkezten da. Sistema honek aukera ematen du Bizkaiko udalerrien, eskualdeen eta, oro har, Lurralde Histokikoaren beraren ingurumena, kultura, ekonomia eta gizartearen errealitatea ezagutzeko, baloratzeko eta ebaluatzeko.

Bizkaiko iraunkortasun-adierazleen sistemak 30 adierazle biltzen ditu, hiru atal handitan banatuta:

  • Bizkaiko adierazle nagusiak;hemen jasangarritasunari dagokionez interes altukotzat jotzen diren eta Lurralde baten errealitateari dagokionez komunikatzeko ahalmen handikoak izateagatik adierazle sistema askotan erkideak diren bost adierazle jasotzen dira.
  • Europa 2020 Adierazleak; honen barruan Europako lurralde guztietan erkideak diren 9 adierazle biltzen dira; adierazle hauek Europako Kontseiluan 2010. urtean onetsi zen 2020 Estrategia Europarrean ezarrita daude.
  • Udalerrien eta eskualdeen Iraunkortasun Adierazleak; multzo honen barruan Bizkaiko 112 udalerrietako eta euren eskualdeetako 16 adierazle daude, garapen iraunkorreko lau esparruren inguruan egituratuta: ingurumena, kultura, ekonomia eta gizartea. Halaber, informazio hau ematen da Bizkaiko Lurralde Historiko osorako.

Hemen aurkezten den informazioaren helburu nagusia Toki Iraunkortasuna lortzeko udal, eskualde eta foru mailako kudeaketetan funtsezko bitarteko bihurtzea da horrela, azken finean, Bizkaiko herritarren bizi-kalitatea hobetuz.

Bizkaiko Adierazle Nagusiak

Atal honen barruan iraunkortasunerako interes altukotzat jotzen diren eta Lurralde baten errealitateari dagokionez komunikatzeko ahalmen handikoak izateagatik adierazle sistema askotan erkideak diren bost indize eta adierazle biltzen dira.

Horiek guztiak era integralean Bizkaian garapen iraunkorraren bilakaerari buruzko informazioa ematen duten indizeak eta adierazleak dira.

Bizkaiko Adierazle Nagusiak

Aztarna ekologikoa 2014
2,94 gHa/Biztanle
Barne-Produktu Gordina (BPG) hazkunde-tasa 2015
2,5 Bolumen Kateatuen
Intentsitate energetikoa 2015
0,068 (p.t.b)/milaka Euro
Bidaia kopurua garraio publikoan 2015
0,38 Bidaia kopurua/pertsona/eguna
Bisitarien kopurua BizkaiKOA 2015
204.149 Bisitariak

Aztarna ekologikoa

Datu g.

Barne-Produktu Gordina (BPG) hazkunde-tasa

Datu g.

Intentsitate energetikoa

Datu g.

Bidaia kopurua garraio publikoan

Datu g.

Bisitarien kopurua BizkaiKOA

Datu g.

Europa eta Udalerri Adierazleak

Gora

Ulerturta