Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Akarlanda

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Akarlandako zabalgunea Erandioko udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudetazen du.

Loiu udalean abiatuz, Unbe gainera doan BI- 3704 errepidetik igoko gara. Kilometro bat igaro ondoren, bidegurutze bat aurkituko dugu ezkerretara, eta hori Leioako unibertsitaterantz doa BI-3731 errepidetik. Norabide hori hartu eta, handik metro gutxira, berriro ere ezkerretara joango gara, eta laster Akarlanda zabalgunera iritsiko gara.
 
Akarlandako zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • Eguzki hondartzak

  • 52
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Haurren jolas parkea

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • Kirol instalazioak

  • 85
    Mahai kopurua

  • Taberna

  • Zerbitzuak WC

Oharrak

Akarlanda naturan oso ondo integraturiko zabalgunea da; era guztietako erosotasunak ditu eta, horrela, egonaldia erosoagoa izango da. Bizkaitar askorentzat, berebiziko aukera da, jendez beteriko hondartzei dagokienez (geure itsasertzeko hondartzak).

Eremuaren goialdean, eguzkitan dagoen eremu zirkularra aurkituko dugu eta horren inguruan mimosa-hesi ederrak daude. Bazter bikain horretan, komunen eraikina, mahai multzo bat (aulki eta guztikoa), haurrentzako parkea eta basoko zaindariaren dorrea daude. Gainerako instalazioak inguruetatik banaturik daude, bai eguzkitan edo bai zuhaitz ugarien gerizpetan.
 
Zabalguneen instalazioak, bestalde, parking oso zabalak eta kirol-instalazioen eskaintza oso onak osatzen dute; instalazio horien artean, aipagarriak dira futbito-zelaia, saski-baloiko zelaia, monopatin-pista, entrenamenduko ariketetarako zirkuitua...
 
Zuhaitz eta ikuspegiaren azalpen panelak daude. 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Erandioko udala

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta