Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Elorritxueta–El Vivero

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Elorritxueta-El Vivero zabalgunea Galdakaoko udalerrian dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren ardurapean.

BI-3732 errepideak, “Viveroko bidea” bezala ezaguna denak, Bilboko iparraldean dagoen muino luzea ibiltzen du, Artxanda eta Ganguren tontorren artean. Mendi txiki horien magalean dauden ia udalerri guztietan daude goiko aldera joateko bideak. Errepide horren 11. kilometroan, Ganguren mendiaren oinean, zabalgunea ikusiko dugu, Bizkaiko Foru Aldundiaren baso-zaindegiaren eraikinen ondoan.
 
Elorritxueta-El Vivero zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aterpea edo estalitako gunea

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 32
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • Kirol instalazioak

  • 105
    Mahai kopurua

  • Taberna

  • Zerbitzuak WC

Oharrak

Elorritxueta (El Vivero) Bizkaiko zabalgune handienetako bat da, baita ondoen hornituta dagoeneko bat ere. Horren bidez, hain populatuta dauden Bilbo eta inguruko eskualdeek daukaten  zabalgune eskaerari erantzuna eman nahi zaio, beharrezkoa eremuak baitira.  

Zuhaitz mota desberdinei, lurraren morfologiari eta sarbide aldaketa txikiei esker, instalazioak eremu desberdinetan banatu ditzakegu; batzuk haritz amerikarrez osatutako baso baten pean daude, beste batzuk altzifre itxien artean edo pinudiaren gerizpetan, eta gainerakoak landa zabal eta eguzkitsuetan.   
 
Zabalgune horretan gainerako zabalguneetan aurki ditzakegun ohiko altzariak daude, baina gainera, kirol eta aisialdirako oso instalazio interesgarriak dauzka. Patinatzeko pista, futbito eta saskibaloi zelaiak, bolatokia, pilotalekuak eta aparkaleku handi bat daude. Instalazioen osagarri, taberna bat dago, eta komunak daude bertan.
 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta