Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Atxuriaga

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Atxuriagako zabalgunea Galdameseko udalerrian dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak kudeatzen du. 

Atxuriaga parkea Galdamesko kontzejuan kokaturik dago, Atxuriaga auzoaren ondoan, San Pedro (Galdames) eta Arenaoko (Sopuertatik hurbil) auzoak lotzen dituen tokiko errepidean.
 
Galdamesera Kadaguaren haranetik joan daiteke, Gueñesetik Umaran gainera igoz, edo Sopuertatik edo Muskiztik ere joan daiteke, Arenao auzoan lehen aipaturiko errepidetik desbideratuz.
 
Atxuriagako zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 26
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • 65
    Mahai kopurua

  • Taberna

  • Zerbitzuak WC

Oharrak

Azalera handiko zabalgune hau lehen putzu batek eta Tardia nahiz Berango meatzeen aztarnek okupaturiko lurretan kokaturik dago. Ingurua guztiz susperturik dago eta inguruan haritz amerikarra, astigar zorrotza eta lizarra sartu da; inguruetan landaredia oso anitza dago.

Atxuriaga parkeko zelai berdean, mendiaren hormak (mineral-erauzketaren eraginez zaurituta) pinu eta eukalitu landaketekin estalita daude, eta eremurik harritsuenetan haritza eta artea nagusitzen dira.

Mutur batean parking-a dago, bizikletak aparkatzeko zona batekin, taberna txiki baten eta komun publiko batzuen ondoan. Beste aldean, Atxuriaga parkearen hesiari jarraituz, zurezko zubi batek erreka zeharkatu eta zabalgunearen gaineko lautada batera eramango gaitu. Inguru belartsua eta garbia da, aulki eta guztizkoa, eta bertatik ikuspegi bikaina dago.

 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta