Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Lasiar

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Lasiar zabalgunea Garaiko udalerrian dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren ardurapean. 

Zabalgune horretara BI-3341 Goiuria-Garai errepidetik heltzen da, Oiz mendira igotzen den errepidetik. Gunea mendira doan errepidearen ondoan dago. 
 
Lasiar zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aterpea edo estalitako gunea

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 9
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • 21
    Mahai kopurua

Oharrak

Zabalgunea bidegurutze batean dago, eta horren trazatuak zona desberdinetan banantzen du eremua.

Erdiko zonan aterpe txiki bat dago; horrek zona itxi bat eta zona ireki bat ditu. Azken hori edonork erabiltzeko modukoa da, eta mahai bat, aulki bat eta tximinia bat ditu. Atzeko aldean, jolas-eremuko instalazioetariko batzukaurkituko ditugu, altzifreen hesi trinko batek inguraturiko esparru txiki batean, eta horiek itxura isolatua eta lasaiaematen diote tokiari.
 
Eremuko beste bi zonek azalera handiagoak betetzen dituzte, aipaturikoaren albo bietan. Eremu irekiagoak dira eta horietan zona eguzkitsu zabalak daude; horien artean, urkiz, izeiz, artez, haritzez, altzifrez, astigarrez, pagoz eta abarrez osaturiko baso anitza dago.
 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta