Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Jata

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Jatako zabalgunea Bakioko udalerrian dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren ardurapean. 

Zabalgune hori hiru zatitan banatuta dago, eta BI-3152 bidetik joaten da, Armintza edo Bakiotik abiatuta. 41,204 kilometro-puntuan eskumatara biratu behar da Bakiorako bidean, hormigoizko pista batetik. Goranzko bidea egin behar da, elkargune batera heldu arte.   

Behin horra helduta, zabalgune nagusira heltzeko 898 m baino ez dira egin behar, hartxintxar bidea hartu ezkerretara, metroa batzuk aurrera egin, ezkerretara bira egin eta hondoraino jarraitu.
 
Zabalgune ertainera heltzeko 898 m baino ez dira egin behar, hartxintxar bidea hartu ezkerretara, metro batzuk aurrera egin, ezkerretara bira egin eta hondoraino jarraitu.
 
Zabalgune txikira heltzeko 1240 metro inguru egin behar dira elkargunetik. 
 
Jatako zabalguneko gune nagusiko argazkia.

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • 24
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • 29
    Mahai kopurua

Oharrak

  • Zabalgune nagusian honakoak daude: mahaiak, erretegiak, ur edangarria daukaten iturriak, aparkalekua, itzalguneak eta bista panoramikoak. Iristeko erraza da. Gainera, bistak ikusteko 7 eserleku daude. 
  • Zabalgune ertainean honakoak daude: mahaiak, erretegiak, itzalguneak eta bista panoramikoak. Iristeko erraza da.
  • Zabalgune txikian honakoak daude: mahaiak, erretegiak, aparkalekua, itzalguneak eta bista panoramikoak. Iristeko erraza da.
  • Gune horietatik zuzenean igo daiteke Jata mendira. 
  • Txakolin upategi eta abarretara bisita gidatuak egin daitezke.  
  • Gainera, inguru horretan kirol eta aisialdi jarduerak ere burutu daitezke: Surfa, urpekaritza, 4x4, abentura, eskalada, eta abar. 
  • Bakiotik hurbil hainbat herri polit daude, hala nola Meñaka, Arrieta, Armintza, Gorliz, Plentzia, Barrika edo Sopela. 
  • Butroeko Gaztelua hurbil dago eta hori ere leku ederra da. Gomendagarria da bisita egitea.

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta