Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Las Balsas de La Baluga

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Las Balsas de La Baluga zabalgunea Sopuertako udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudeazten du. 

Sopuerta udalerritik bi errepide garrantzitsu igarotzen dira: bata Kantabriatik dator, Ilso/Las Muñecas mendatetik Mercadillora; besteak, be rriz, Muskiz eta Balmaseda lotzen ditu, berori ere Mercadillotik igarota. Azken hori hartuta, Las Balsas de La Baluga zabalgunea aurkituko dugu Rojadillo auzoan, errepideen arteko bidegurutze baten eta Sopuertako kirol instalazioen ondoan.
 
Las Balsas de La Baluga zabalgunearen kokapen mapa

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 20
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Haurren jolas parkea

  • 26
    Mahai kopurua

Oharrak

Zabalgunea antzinako dekantazio-putzuen gainean dago eta hortik datorkio izena; bertako urak zurezko kanal batetik iristen ziren, Catalina meatzeko mineral-garbitegietatik. Lokatza eta ura hustu egiten ziren, oraingo futbol-zelaira heltzean, eta, ura gelditu ondoren, hori berriro ere Raion errekara itzultzen zen, bertako bost konportak irekitakoan (oraindik ere hiru konporta daude, eremuaren atzealdean), eta lokatzak putzuen hondoan pilatzen ziren.

Gaur egun, ingurua suspertu ondoren, azalera lauko parke handia gelditu da, eta bertan zuhaitz asko landatu dira; harrizko bide batzuek eremu osoa zeharkatzen dute, eta tokiko aulki ugarietan har daiteke atsedena. Parkearen erdian, zabalgunea haltz, lizar, urki eta haritz altuen gerizpean kokaturik dago.
 
Las Balsas de La Baluga zabalguneko instalazioen artean, aipagarriak dira haurren jolasetarako parke bat eta zerbitzu publikoak nahiz taberna dituen eraikin txiki bat.

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta