Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

San Roque de Carral

Beste zabalguneak

Beste zabalguneak

San Roque de Carral zabalgunea Sopuertako udalerrian kokatuta dago eta udaletxeak berak kudeatzen du.

San Roque de Carralera BI-2701 errepidetik iritsiko gara, Muskiz eta Balmaseda lotzen di tuen errepidetik. Sopuertatik hurbil, Mercadillo auzoaren ondoan, 30. kilometroa adierazten duen mugarria aurkituko dugu. Horren ondotik, seinaleztaturiko bide estu bat abiatzen da eta bertatik hartuko dugu. Ibaia zubi txiki batetik zeharkatu ondoren, errepideak ezkerretara egiten du, eta handik metro gutxi batzuetara, San Roqueren baseliza ikusiko dugu; zabalgunea horren atzean dago.
 
San Roque de Carral zabalgunearen argazkia

Lokalizazioa

Kokapen mapa

San Roque de Carral zabalgunearen kokapen mapa

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 8
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • 9
    Mahai kopurua

Oharrak

Platanondo handiek, euren adarrekin, jolas-eremua estaltzen dute, eta gerizpe leuna ematen diote udan; gainera, argiaren eta kolorearen tonu politak sortzen dituzte udazkenean.

San Roqueren baselizaren atzean, mahaiak eta erretegiak daude, Bezi errekaren ertzeko zelai berdean. Bertan, uharka txiki bat eta kanal bat ikusiko ditugu, eta horiek, beste garai batean, inguruko errotaren bat mugitzeko erabili ziren.

San Roque de Carral landa-eremu batean dago, inguruko paisaiak agerian jartzen duenez: larre berdeak, ganaduak bertan bazkan lasai-lasai egiteko, eta harago, mendia dago, zaindaritzat eta haitz indartsuen aurkako defendatzailetzat.
 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskal

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta