Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

La Balugako Santa Ana

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Santa Ana de La Baluga zabalgunea Sopuertako udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza sailak kudeatzen du. 

Sopuerta udalerria bi errepideren luzeran zehar hedatzen da: bat, Kantabriatik datorrena Ilso/Las Muñecas portutik; eta bestea, Muskizetik datorrena. Bi errepideak Zallara doan errepidea jarraitzen dute, Urrestieta/Avellanedatik igaroz. Errepide honetan, Carral, Mercadillo eta Rojadillo auzoak aurkituko ditugu eta azken honetan aurkitzen da Santa Ana de La Baluga atseden-gunea. Atseden-gunea erraz aurkitzen da, Santa Ana ermitaren aurrean aurkitzen baita, Sopuertako futbolzelaia eta igerilekuen ondoan.
 
Santa Ana de La Baluga zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 8
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Haurren jolas parkea

  • 18
    Mahai kopurua

  • Taberna

  • Zerbitzuak WC

Oharrak

Santa Ana Rojadillo parkearen zatia da eta multzo bateratua osatzen du zezen-plazarekin eta Santa Ana de La Balugaren baselizarekin (izena bertatik hartu du). Eremura iristeko tokia errepideko aparkaleku handi batek mugatzen du albo batetik, eta beste muga, berriz, Barbadun ibaia da. Bi lerro horien artean, astigar altuen gerizpean, mahaiak, erretegiak eta aulki batzuk daude, txangoetan atsedena hartu ahal izateko eta inguru polita lasai-lasai behatzeko.

Santa Ana de La Balugak, zezen-plaza eta aipaturiko baseliza ez ezik, musika-kioskoa, bolatokia eta frontoia ere baditu. Uztailaren 26an (Santa Anaren jaia) jaiak eta zezenketak daude. Zona horretan dagoen eremu zatia bilduagoa eta lasaiagoa da.

WC zerbitsuak hurbil dagoen tabernan daude eskuragarri. 

Sopuertako kirol instalazioak zabalgunetik hurbil daude. 
 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta