Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

San Roke

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

San Roke zabalgunea Turtziozko udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudeatzen du. 

Zabalgunea San Rokeko ermita ondoan kokatzen da izen bereko auzoan eta Turtziozko herrigunetik 200 bat metrora. 
 
Zabalgune honetara heltzeko Villaverdeko haranetik Guriezora doan errepidea hartuko dugu. 3,5 km egin ostean, Turtziozko sarreran bertan, errepide estu bat ikusiko dugu eskuinaldean, herriko lehenengo baserrien ondoan. Errepide horretatik jarraituz gero, kilometro bat baino gutxiago ibili eta San Roke baselizara eta eraikinaren inguruko atsedenlekura helduko gara.
 
San Roke zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 8
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • 9
    Mahai kopurua

Oharrak

  • Zabalgunearen erretegi bakoitzak 2 su dauzka. 
  • Aparkalekuak  6-7 ibilgailu har ditzake. 
  • Baserri xumeak, baselizak eta zezen-plazak osatzen dute atsedenlekuaren ingurunea larre berdez inguratuta dago. Mahaiak eta erretokiak baselizaren atzealdean daude, malda leun batean dagoen hesitutako zelai txikian.
  • Eremua haritza, ezkia edota astigarraren gisako zuhaitzez babestuta dago eta zuhaitzok itzalune handiak eskaintzen dituzte. Atsedenlekuak Turtzioz eskualdearen gaineko ikuspegi zoragarria eskaintzen du, besteak beste, Jorrios eta Armañongo gailurrak ikusi daitezke.
Ibilbide eta toki interesgarriak:
 
San Roke baseliza eta zezen-plaza.
 
Biak batera ikusten dituzten bisitariak harritu egiten diren arren, aspialdi eraikin biak elkarrekin egon ohi ziren eskualdeko toki askotan. San Roke baselizaren barruan santuaren eta bere txakur leialaren irudia ikus genezake. Zezen-plazari dagokionez, antzinako egitura gorde du: zirkulu-formako plaza inguratzen duen harresi bat eta perimetro guztira hedatzen den maila bateko harmaila.
 
Zezen-plazan behi montxinak toreatu ohi ziren; menditik horretarako bakarrik jaisten zituzten eta toreatu ondoren behiak larreetara itzultzen ziren. Gaur egun inork ez du zezen-plaza zaharrean toreatzen eta han aurkitu ditzakegun gauza bakarrak belarra eta lizar bakarti bat dira.
 
Turtzioz.
 
Ibilaldi laburraren ostean, Turtziozko udalerri eder eta interesgarri honetara iritsiko gara; bertako hirigunean jauretxe asko aurkituko ditugu, eta horien artean aipagarriak dira La Puente dorretxea eta leinu bereko jauregia.
 
San Pedro de Romañaren parrokiak garaipen-arku zabala eta kanpandorre lerdena ditu, eta eraikinaren alboan zezen-plaza dago. Lehen San Rokeko zezen-plazaren antzeko egitura zuen eta erromeria alaiak antolatzen ziren plazaren inguruko zumarren gerizpean. Denborarekin hainbat birmoldaketa egin ziren eta gaur egun zezen-plaza ez da jada hain xarmangarria.
 
Eraikin horien handitasuna eta bertako etxebizitzen balkoi korrituetako kolore alaiak zeharo desberdinak dira. Etxebizitza aipagarrienen artean Pando auzoko baserriak daude, ibaiaren ezkerraldean kokatuta daudenak. Pando auzoari dagokionez, aurreko ataletan aipatu ez dugun atsedenleku bat dauka.
 
Aurretik aipatu dugunaz gain, kontuan hartu beharreko aisi-guneak dira Turtziozen bertan dauden pilotalekua eta udal igerilekua.
 
Cueto eta Cruz.
 
Hainbat auzo daude harana inguratzen duten mendien hegaletan sakabanatuta, eta horietako edozeinetara bagoaz geure bisitaldia sarituko duten balio desberdinak azalduko zaizkigu. Ikus dezakegun auzoetako bat Cueto da, parrokia-elizaren inguruan dauden baserriek osatzen duten herrigunea, eta bertan ibilaldi atsegin bat egin dezakegu.
 
Cuetorantz igotzen den errepidea hartuko dugu. Auzoaren hasieran kurba itxi bat ikusiko digu eskuinaldean; harantz abiatuko gara eta pixkanaka-pixkanaka igotzen doan mendi-bidea jarraituko dugu. Artez eta haritzez inguratutako txoko atsegingarri batean txabola eta arditegia ikusten ditugunean, Cruz auzoaren hasieran gaudela jakingo dugu, mendian zehar barreiatutako kortek osatzen duten herrigunean. Mendi-bidea egoera txarragoan dago hemendik aurrera, baina gora egitea erabakitzen badugu hurbileko mendixka batera iritsiko gara. Handik Jorrios eta Armañon mendiak ikus daitezke eta, ibiltzen jarraituz gero, tontor bietara hel gaitezke.
 
Eguzki-erlojua.
 
Zabalgunetik oso hurbil, Turtziozko haranera irteten den begiratoki txikian kokatuta, eguzki-erloju bitxia aurkituko dugu (1946. urtekoa).
 
Hareharrizko bloke zirkularrean landuta dago eta zenbaki arabiarrak ditu, goizeko 6etatik arratsaldeko 6etara. Bertan "Eguzkiak orduak esaten ditu, baina azken ordua Jaungoikoak ezartzen du" dioen inskripzioa dago.

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta