Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gordon (La Trinidad)

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

La Trinidad zabalgunea Turtziozko udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudeatzen du.  

Gordon auzoan dago, herriaren erdigunetik kanpo. Atsedenleku honen kokapena dela eta, bertatik Turtzioz osoa ikus daiteke. Ingurune lasaian dago eta iturria, erretokiak eta mahaiak ditu.
 
Eremu horretara joateko Turtziozko plaza izango da gure abiapuntua. Elizaren atzeko errepide meharra hartu eta 3 km inguru egingo ditugu Gordon auzora heldu arte. Atsedenlekua baselizaren ondoan dago.
 
La Trinidad zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 4
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • 5
    Mahai kopurua

Oharrak

  • En el área de esparcimiento hay un cartel explicativo de la plaza de toros y la ermita adyacente. 
  • Betaio y Ventoso gailurretara ibilaldiak egiteko aukera eskeintzen du zabalguneak .
  • Gordonerako errepideak bitan zatitzen du atsedenlekua. Zati handiena goiko aldean dago, Trinitate baselizaren alboan. Eremua haritzez eta lizarrez inguratuta dago eta zelaietan kareharriak neurrigabe azaleratzen dira. Behar badugu, baselizako atari txikia aterpe gisa erabil dezakegu.
  • Behealdeko zatia, berriz, eremu babesago batean dago. Zurezko ate txikia igarotzen badugu, lizarrez inguratutako zelai orlegian sartuko gara. Mahaiak zuhaitzen gerizpean daude.
  • Zabalguneko ingurua begiratoki paregabea da Turtziozko haran txikia eta Jorrios eta Armañon mendiak ikusteko.
Ibilbide eta toki interesgarriak:
 
Gordon. 

Tamalgarria izango litzateke ingurune honetatik alde egitea auzoa osatzen duten baserriak ikusi eta bertan jariatzen den landa-giroaz gozatu gabe. Horrez gain, baselizaren gainetik ikusten diren eta auzoa babesten duten tontorretako batera joan gaitezke ibilaldi erraz zein erosoa eginez.

Inguruko herrietatik begiratuta, gailurrek sumendi txikien antza dute. Hori dela eta, tontorrei buruzko hainbat kondaira sortu izan dira aspaldidanik. Elezahar baten arabera, mendien hegalean behin eta berriro hasten ziren ustekabeko suteak, eta hasten ziren bezalaxe itzaltzen ziren, bat-batean.
 
Aztarna arkeologikoak.
 
Gordon auzoko azken baserrien artean Betaio mendiaren muinora hurbiltzen gaituen mendi-bide bat dago.
 
Ezkerraldera joanez gero, lurrazal zabalean zehar tontorrera abiatuko gara. Bertan ikuspegi bikainak izango ditugu: Gordon auzoa, Turtziozko harana, Karrantza, Ordunteren inguruko mendiak eta Kantauri itsasoa.
 
Ezkerraldetik jaitsiko gara Betaioren eta Ventoso mendiaren arteko mendixka zabalaren bidez. Mendixkan trikuharriak (La Herrera...), iruinarriak (Ilso de Perutxote...), harrespilak eta aztarna arkeologiko bakoitzari dagokion seinalea ikusiko ditugu. Talde-ehorzketa metodo hauek artzain-jarduerek izan zuten behinolako garrantzia erakusten digute.
Ventoso mendiaren tontorrera heltzeko igoaldia arin-arina da eta inguruaren ikuspegi zabala izango dugu bertatik.
 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta