Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Larreder

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Larreder zabalgunea Areatzako udalerrian dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren ardurapean. 

Areatzako udalerritik, frontoiaren ondoan baso-bide bat dago, eta bertatik 6 km eginda, Larrederrera helduko gara. Bertan dago izen bereko zabalgunea.    
 
Arteako udalerritik, BI-3513 errepidea hartuta Bikozgabe norabidean, ezkerretara Gorbeiarantz joanda. 
 
Larreder zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Aterpea edo estalitako gunea

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • Eguzki hondartzak

  • 12
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • 18
    Mahai kopurua

  • Zerbitzuak WC

Oharrak

Larreder Gorbeiako Parke Naturalaren barruan dago, Itxinako mendigunearen kareharrizko hesitik oso hurbil. Bertatik ikus ditzakegu Lekandatik Atsogurera (Las Atxas) doazen hormak. 

Altzifre plantazio trinko bat dago gune horren inguruan, eta aparkalekuaren zati bat ere estaltzen du. Zabalgunea pistaren alde bietan dago, lur eremu lau eta egoki batean, egonaldia erosoa izateko. Zuhaitz hostotsuak landatu dira berriro, hala nola haritzak, pagoak eta urkiak, mahaien artean sakabanatuta, eta udako eguzki izpietatik babesten laguntzen digute. Ez diegu neguko haizeei beldurrik izan behar; izan ere, Larreder horietatik nahiko babestuta dago, bere kokapenagatik eta altzifreek osatzen duten hesi naturalarengatik.
 
Estalgune txiki bat dago eta bertan aterpea har dezakegu beharrezkoa bada. Terraza bat dauka; eskailera batzuetatik helduko gara bertara.   
 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta