Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

LaTeta iturria

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

LaTeta iturriko zabalgunea Urduña-orduñako udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudeatzen du. 

Urduñako Udaletxearen plazatik, Renferen geltokirantz doan platanondo-etorbide luzetik joango gara. Trenbidea zeharkatu ondoren, Antiguako Ama Birjinaren santutegiaren ondotik igaroko gara, eta gero, Lendoño Goitiarantz eta Lendoño Beitiarantz jarraituko dugu. Kilometro bat aurrerago, zabalgunea aurkituko dugu, Urduñako Aterpetxea deritzon gazteen aterpetxearen aurrean (Bizkaiko Foru Aldundiarena).
 
LaTeta iturriko zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edukiontziak

  • 8
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • 16
    Mahai kopurua

Oharrak

Zabalgunearen errepidearen eskuineko aldean kokaturik dago, Solaiera mendiaren oinean dagoen inguru zoragarrian. Barrutia zurezko hesi batekin babestuta dago, haritzak eta arteak dituen zelai eder batean.

Jaitsiera leun batek errekaraino eramango gaitu; horrek bitan banatzen ditu instalazioak, eta bertako urak eremuari izena ematen dion iturrian sortzen dira. Errekaren beste aldean, eguteran bertan, ipuru eta erkametz asko dago, eta horiek gerizpe atsegina eskaintzen dute.

 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta