Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

La Muera

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

La Muera zabalgunea Urduña-Orduña udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak kudeatzen du.

BI-654 errepidearen bitartez, Arabako Amurrio udalerria eta Urduña hiria lotzen dira. Azken horretatik hurbil, errepideak zuzen luzea dauka eta hori Arrastaria haranean sartzen da. Haranaren hasieran, udal igerilekuak igarotakoan, 353. kilometrotik hurbil dagoen kartel batek zabalgunerako sarbidea adierazten du. Galtzadaren ezkerretara desbideratuko gara, Arbieto herrixkarako distantzia laburra eginez, eta La Muera zabalguneko instalazioak bertatik hurbil daude.
 
La Muera zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • Eguzki hondartzak

  • 8
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Haurren jolas parkea

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Kirol instalazioak

  • 18
    Mahai kopurua

  • Taberna

  • Zerbitzuak WC

Oharrak

La Muera Arrastaria haranaren bokalean dago, haran hori korridore estu batean ixten den lekuan, Urkabustaiz eta Babio gailurren artean (haranaren berezko irteera bakarra).

Instalazioak eremu handi batean kokaturik daude; zatirik handiena landazabal eguzkitsua da eta futbol-zelaiarekin nahiz mendilerroko malda makartsuekin mugatuta dago. Mahai eta erretegi kopuru handia duten bi eremu daude, baita haurren jolasetarako parke bat, komunen eraikin bat eta entrenamenduko zelai txiki bat ere.

Zabalgunea bitan banatuta dago, platanondoen etorbide luze baten bitartez, eta hori eremuarekiko mugakideak diren Urduñako udal igerilekuetarantz doa. Zuhaitzak elkarrekin lotzen dira, tunel hostotsua osatuz, eta udako egun sargoritsuetan oso atsegina da bertatik ibiltzea.

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta