Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

La Brena

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

La Brena zabalgunea Zallako udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudeatzen du. 

La Brena Trasmosomos mendilerroaren iparraldeko maldan dago, Zallako udal mugartearen barruan. Bertara, Balmaseda eta Zalla herrietatik joan daiteke. Balmasedatik igoz gero, bertako saihesbidetik joango gara suhiltzaileen parkera, eta bertan, errepide estu batetik jarraituko dugu.
 
Handik metro gutxi batzuetara, errepide hori bide bihurtzen da, eta bertatik jarraituko dugu beste 5 km-tan.
 
Zallako saihesbidetik, Allendelagua auzora joango gara; gero, antzinako errepideari jarraituz, Gurutze Gorriko postuaren aurrean, uren araztegirantz eta Sollano auzorantz doan errepidea hartuko dugu. Araztegiaren aurrera iritsitakoan, seinaleztaturiko basoko bidea hartuko dugu ezkerretara. Beste 2,5 km egin ondoren, bidegurutze batera heldu eta eskuinetara hartuko dugu, eta ia beste 2 km jarraituko dugu basoko bide batetik.
 
La Brena zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Aterpea edo estalitako gunea

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 14
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • 30
    Mahai kopurua

Oharrak

Eremuaren izena bere kokalekuaren eraginezkoa da, brena baten gainean baitago. Baso masa trinko baten babesean, La Brena babesturik dago haize gogorretatik eta hotzetik, eta berebiziko lekua da udako egun sargoritsuetan, bertako konifero altuek ematen duten gerizpeari esker.

La Brenan sartzeko (perimetro osoa hesiz inguratuta), ate bat dago sarbidearen ondoan. Kaminotxo bat igarotzen da Zallako Udalaren aterpearen ondotik, eta aurrerantz jarraitzen du, eremuaren atzealdeko zerbitzuko ate batetik irten arte. Ate horren ondoan, bertako estalpe txikia baliozkoa izan daiteke euritik babesteko. Eremuaren erdialdean eraikita dago, altzifre ale altuen eta sendoen erdian (zelai batean dauden altzifreak). Aterpearen aurrean, fruta-arbolak landatu ziren, baita haritza, pagoa, urkia, astigarra eta abar ere. La Brenaren gainerako zatia (handiagoa) malda apurreko lurraldea da, eta neurri handiko pinuen gerizpean dago, horien artean, haritzak, gorostiak, pagoak, sekuoiak, urkiak eta abar daude.

 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta