Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

La Herrera

Beste zabalguneak

Beste zabalguneak

La Herrerako zabalgunea Zallako udalerrian kokatuta dago eta udaletxeak berak kudeatzen du. 

La Herrera-Elejalde auzoa Zallatik bi kilometrora kokaturiko biztanlegune txikia da; udalerri hori Balmasedarekin lotzen duen BI-6318 errepidean kokaturik dago. Galtzadaren ezkerreko aldean, Kadagua ibaiaren gaineko zubia gurutzatu baino apur bat lehenago, antzinako eskolen eraikin handia aurkituko dugu. Bide estu batek horren ezkerretik eramango gaitu, jolas-eremuaren ondora iritsi arte.
 
Garraio publikoan ere joan daiteke, Bilbotik Balmasedarako trena hartuta, La Herrerako geralekua jolas-eremutik oso hurbil dagoelako, ibaiaren beste ertzean.
 
La Herrera zabalgunearen argazkia

Lokalizazioa

Kokapen mapa

La Herrera zabalgunearen kokapen mapa

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edukiontziak

  • 4
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • 9
    Mahai kopurua

Oharrak

La Herrera zabalguneak zelai zabala okupatzen du, antzinako eskolen eta ibaiaren arteko lurraldean. Harrizko horma txiki batek instalazioak mugatzen ditu eta horiek astigarren, ezkien eta platanondoen gerizpetan daude. Iturria jolas-eremutik kanpo dago, baina errepidea gurutzatuta txorrota aurkitu eta bertan hartu ahal izango dugu ura.

Eskolaren eraikinaren aurrealdean (orain Ingurumen Baliabideen Zentroa), bi karrerape handi daude eta, eguraldi txarra eginez gero, bertan hartu ahal izango dugu aterpea.

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta