Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bolunburu

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bolunburu zabalgunea Zallako udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak kudeatzen du. 

Ibarra auzoaren (Zalla) irteeran, Balmasedarantz joanez, trenbidea zeharkatu baino apur bat lehenago, errepidearen ezkerretara seinale bat aurkituko dugu, eta horrek zabalgunera joateko egin beharreko bidea adierazten du. Errepide estu bat baratzeen eta baserrien artean doa, kilometro bat baino distantzia laburragoan Bolunburuko zabalgunera iristeko.

Halaber, Bilbotik Balmasedarako trenbideak geralekua instalatu du inguruetan, eta horrela, instalazioen erabiltzaileak oso erraz iristen dira bertara, garraio publikoa erabiliz.
 
Bolunburu zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • Eguzki hondartzak

  • 10
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Haurren jolas parkea

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Kirol instalazioak

  • 14
    Mahai kopurua

  • Taberna

  • Zerbitzuak WC

Oharrak

 Bolunburura iristean hauxe aurkituko dugu: parking handia, haurren jolasetarako parkea, zerbitzuen eraikina eta tren-geralekua. Estrata asfaltatu batek eremuaren goialdea zeharkatzen du, instalazio guztiak lotuz.

Zabalgunea Kadagua ibaiaren ertzeko lur-zerrenda zabal batean dago. Zelaiak eta itsasertzeko landaredia naturala txandakatzen dira, eta landaredia hori oso ondo ordezkaturik dago eremuaren barruan. Panel didaktiko batzuek, estrategikoki kokatuta, ekosistema apurkor horietako ohiko landarediari buruzko informazioa ematen dute.
 
Eremuan zeharkako ibilaldi atseginean, Bolunburuko monumentu multzora iritsiko gara, eta hori dorretxeak, Santa Anaren baselizak, burdinolaren aurriek eta errotak osatzen dute. Baselizaren atzean ibar handia dago, Baiaren meandroak osatua, eta bertan eremuko beste zona bat daukagu. Berebiziko lekua da Eguzkia hartzeko, paseoan ibiltzeko edo gogokoen dugun kirola egiteko.
 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta