Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Upoko Makatza

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Upoko Makatza zabalgunea Areatzako udalerrian dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurumen Naturala Zaintzeko Sailaren ardurapean. 

Areatzako udalerritik joan daiteke, frontoiaren ondotik Upoasteako amildegira doan baso-bide batetik. Bide horretatik 3 km eginda, Upoko Makatzako muinora heltzen da, eta bertan dago zabalgunea. 

Arteako udalerritik, BI-3513 errepidea hartuta Bikozgabe norabidean, ezkerretara Gorbeiarantz joanda.
 
Upo makatza zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Aterpea edo estalitako gunea

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • Eguzki hondartzak

  • 3
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Irisgarritasuna

  • 4
    Mahai kopurua

  • Zerbitzuak WC

Oharrak

Upoko Makatza Upo mendia Gorbeiako mendigunearekin batzen duen mendixkan kokatua dago, haizetik oso babestuta, inguruan dauden zuhaitzei esker. Eremu txikia da, egurrezko itxitura batek inguratuta, eta horrek forma borobildua ematen dio. Eremua osatzen duten haritz altuen itzalak gerizpe egokia ematen diote guneari. 

Eremutik kanpo, pistako kartel batek Gorbeiako Parke Naturalaren hasiera adierazten du. Beraz, esan dezakegu hori dela parkeko “atea”.

Upoko Makatzatik hurbil, koniferen itzal itxiaren azpian, eguraldi txarra egiten duenean erabil dezakegun estalgune bat dago.

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta