Egileor –San Justo
Beste zabalguneak
Beste zabalguneak
Egileor –San Justo zabalgunea Zeanuriko udalerrian kokatuta dago eta udaletxeak berak kudeatzen du.
Arratiako haranean, BI-240 errepidean, Barazar mendatearen oinean, Zeanuri udalerria dago. Egileor-San Justo zabalgunera iristeko, saihesbidea utzi eta hirigunerantz joango gara.Zeanurin sarreran, San Isidroren elizaren aurrean, "Otzerimendi" adierazten duen desbideratzea hartuko dugu. Errepide estua gorantz doa, baserrien eta larredien artean, eta lau kilometro aurrerago amaitzen da, San Justoren baselizaren ondoan.
Lokalizazioa
Egileor –San Justoko zabalgunearen kokapen mapa
Ekipamenduak
-
Aparkalekua
-
Edateko uren iturria
-
Edukiontziak
-
4
Erretegiak (kopurua)
-
Gerizpe guneak
-
Haurren jolas parkea
-
6
Mahai kopurua
Oharrak
Zanburuko haitzen magalean, Gorbeia mendilerroaren inguruko mendietan Egileor-San Justo zabalgunea hariztiaren gerizpe hostotsuaren babesean dago. Haritz arrunteko eta haritz amerikarreko ale zuzenek babes egokia ematen diote eremuari, udako egun sargoritsuetan, eta haizetik ere babesten dute.
Otzerin mendiko iturriak eta baselizak izaera berezia ematen diote Egileor-San Justori. Baselizaren ondoan, panel batzuek Gorbeiako Parke Naturalari buruzko informazioa ematen dute. Egileor-San Justoren kokaleku pribilegiatua kontuan hartuta (Gorbeia mendilerroari dagokionez), esan daiteke abiapuntu ona dela mendilerro horretan sartzeko eta Gorbeiako gurutzeraino igotzeko (Bizkaiko gailurrik altuena, 1.481 metroko altuerarekin).
Datu Interesgarriak
Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak
Nekatur
Bisitak eta paseoak
Klimatologia
Euskalmet
Gora