Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Saldropo

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Saldropoko zabalgunea Zeanuriko udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudeatzen du. 

Bilbotik Gasteizerako bidean, Barazar mendatera iritsitakoan, hormigoizko bide zabal batetik desbideratuko gara eskuinetarantz; bide horrek monolito bat dauka eta Saldropoko eremu hezerantz doa.
 
Zona osoan, bidearen bi aldeetan, zuhaitz espezie desberdinekin egindako birlandaketak daude: Korsikako larizio pinua, Douglas izeia, haritz amerikarra, Japoniako laritza edo Lawson altzifrea. Bertako kartelek, berriz, Gorbeiako Parke Naturalaren araudiari eta ezaugarriei buruzko informazioa ematen dute, laster sartuko baikara bertan. Hiru kilometroko ibilaldi entretenigarria egin ondoren, jolas-eremura helduko gara.
 
Saldropoko zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 10
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Haurren jolas parkea

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • 20
    Mahai kopurua

  • Taberna

  • Zerbitzuak WC

Oharrak

Zabalgunea zona lau zabal batean dago, Gorbeiako Parke Naturalaren sarreran, Saldropoko zohikaztegitik oso hurbil dagoen kokaleku pribilegiatuan. Leku erakargarri hori Atxuri haitzetako horma handiek babesten dute, eta horien gainean mendilerroko gailur nagusiak daude.

Eremua bi lur zatitan banatzen da eta horiek sarbideko bideak banantzen ditu. Ezkerretara, mahaiak eta erretegiak daude altzifreen baso trinko baten barruan, trenbideko trabesekin egindako itxiera landatar batekin inguratuta. Gerizpeko zona da, zona oso atsegina udako egun sargoritsuetan, baita haizeak mendiak jotzen dituenean ere.
 
Eskuineko aldean, elorrien hesi trinko batek inguratuta, eremuko zati nagusia aurkituko dugu, itxura zirkularreko zelai zabala, eta horrek zenbait zuhaitzen gerizpea aprobetxatzen du (esate baterako, lizarrak, urkiak, sahatsak,...).
 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta