Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

La Toba

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Santa Cruz eta La Toba zabalgunea Artzentaleseko udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudeatzen du. 

Santa Cruz Artzentales udalerria osatzen duten auzo ugarietariko bat da, eta Bizkaiko Enkarterrietako eskualdean dago. Bertarako errepidea Traslaviñan abiatu eta San Miguel de Linaresetik (kontzejuaren hiriburua) igarotzen da; bost kilometro egin behar dira baserri polit horretara iristeko.
 
Elizaren aurreko plaza txikitik abiatuz, gorantz egingo dugu, eskuinetara, laster jolas-eremuaren ondoan utziko gaituen errepidetik; zabalgunea,berriz, Agerri deritzen baserri taldearen aurrean kokaturik dago, bidearen eskuineko aldean.
 
Santa Cruz eta La Toba zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 4
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • 7
    Mahai kopurua

Oharrak

Santa Cruz Somoren malda eguzkitsuetan kokaturik dago; larrediez estalitako muino biribil horretan abere askok egiten dute bazka, eta horien artean abere autoktono asko dago. Jolas-eremua auzoaren goialdean kokaturik dago, arteen eta erkametzen gerizpetan dagoen baso baten barruan, eta hori aspaldi mendi hauek betetzen zituzten baso handien aztarna da. Instalazioak hartzen dituen barruti txikia itxiera landatar baten bidez mugaturik dago, eta horrela, ganaduak ezin du barruan sartu.

Zabalguneak ez dauka iturririk; hala eta guztiz ere, handik metro gutxi batzuetara, errepidearen beste aldean dauden baserri batzuen ondoan, ur ugariko aska handia dago.

 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta