Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

San Antolin-Tuetxe

Beste zabalguneak

Beste zabalguneak

San Antolin-Tuetxe zabalgunea Artzentaleseko udalerrian kokatuta dago eta udaletxeak berak kudeatzen du.

Zabalgunera hurbiltzeko, Traslaviñatik San Miguel de Linaresera desbideratuko gara, eta azken hori Artzentales udalerriko hiriburua da. Herriko frontoiaren ondoan errepide estua aurkituko dugu; hori, Ribas auzoaren ondotik igarota, San Antolinen baselizaraino jaisten da, eta zabalgunea horren inguruetan dago.
 
San Antolin-Tuetxe zabalgunearen argazkia

Lokalizazioa

Kokapen mapa

San Antolin-Tuetxe zabalgunearen mapa

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 3
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • 9
    Mahai kopurua

Oharrak

Toki horretako gauzarik aipagarriena zezen-plazak osaturiko multzoa da; elizaren fatxada nagusira itsatsita dago, kanpai-hormaren azpian. Halako eraikinak oso ohikoak dira eskualdeko mendebaldean, eta euren jatorria estu loturik dago zezenketak ospatzeko erromerietako jai-giroarekin. Horietan behi montxinoak toreatzen dira; arraza autoktono hori egoera erdi basatian bizi da, inguruetako mendietan, eta berebiziko behiak dira oldartzeko, oso erasokorrak direlako.

Mahaiak eta barbakoak, bestalde, lur-zerrenda estu batean zehar kokaturik daude, elizaren behealdean. Berebi ziko lekua da eguna igarotzeko, erkametzen eta platanondoen gerizpeaz gozatuz, horiek euren hosto berdee kin estaltzen baikaituzte, inguruko paisaien handitasunaz eta edertasunaz gozatzen dugun bitartean.
 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta