Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Santa Eufemia-Igotz

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Santa Eufemia-Igotz zabalgunea Aulestiko udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudeatzen du. 

Markina-Xemeinen, BI-3448 toki-errepidea hartuko dugu, eta hori Urregarai mendiaren hegoaldeko maldatik igotzen da, Aulesti udalerrirantz. Meabe auzoko baserri ederren ondotik igaroko gara, harik eta errepideko 48. kilometroan dagoen gain txiki batera iritsi arte. Leku horretan, eskuinetara, desbideratze bat aurkituko dugu, seinale eta guztikoa, eta bertan "Santa Eufemia mendira" joateko jarraitu behar den bidea adierazten da.
 
Bideak hurbileko harrobi bateko marmolezko bloke handien artetik egiten du gorantz, eta gero eta malda handiagoa dauka; azkenean, 2 km egin ondoren, mendiaren goialdean kokaturiko jolas-eremura iristen da.
 
Santa Eufemia-Igotz zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Aterpea edo estalitako gunea

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 15
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Kirol instalazioak

  • 41
    Mahai kopurua

  • Taberna

  • Zerbitzuak WC

Oharrak

Bedartzandiren eta Urregarairen gailur harritsuen artean, zelai berdeekin beteriko bizkar estu eta luzea sortzen da; bertan mendiko egun ederra igaro ahal izango dugu. Inguru pribilegiatu horretan, Sana Eufemia-Igotz jolaseremuko instalazioak daude, eta horrek etengabeko gonbita egiten du naturarekiko kontaktuan egoteko.

Leku horretako paisaia anitzak era askotako txokoak eskaintzen ditu, bisitari guztien atseginerako: zelai zabal eguzkitsuak (Eguzkia bete-betean, zeruertzean desagertu arte), hozkirri leuna eskaintzen duten pinudi zabalak eta pago emankorrek babesturiko dolinak. Instalazioen barruan bolatokia ere badago, baita ateak udan irekitzen dituen taberna txikia eta "Atxagarai" aterpea ere (Aulestiko Udalarena).

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta