Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Oiz

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Oiz zabalgunea Berrizko udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudeatzen du.

Garaitik Goiuriara doan errepidea hartuko dugu. Kilometro bat ibili ondoren, galtzadaren eskuinetara “Oiz mendia” dioen seinalea duen desbideratzea aurkituko dugu. Bertatik, Lasiarreko jolas-eremura iritsiko gara; han bidegurutzea dago. Eskuineko bidea hartuko dugu; hasieran asfaltoa dauka eta gero hormigoia, bide-zoruan, eta Oiz mendiaren malda handitik sigi-saga joango gara. 3,5 km ibili ondoren, adierazitako bidegurutzera iritsiko gara, eta eskuinetara hartuko dugu, Toki Losa-Kantareta izeneko lekurantz. Legarrezko bide zabalari jarraituz, handik 1,5 kilometrotara, Oiz deritzon jolas-eremura helduko gara.

 

Oiz zabalgunea

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 11
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • 24
    Mahai kopurua

Oharrak

Zabalgunea Oiz mendiko maldaren goialdean dago, troka txiki baten atzealdean. Zuhaitzen lerroa ere hantxe amaitzen da, eta paisaia malkartsua eta babesik gabea uzten du; bertan, haitzak eta zuhaixkak nagusitzen dira.

Zabalgunea baratze ederra da eta haritz amerikarren baso baten barruan dago. Zuhaitz eder horren hosto handiek lurzorua estaltzen dute, eta udazkenaren ostean instalazioetariko batzuk ere estaltzen dituzte.

Behealdean, harrizko iturria aurkituko dugu, hostoen artean bidea eginez bizi-bizi jaisten den erreka txiki baten ondoan.

 

Datu Interesgarriak

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta