Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

La Porqueriza

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

La Porqueriza eta Kolitza zabalgunea Balmasedako udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudeatzen du. 

Zabalgunera iristeko ibilbidea La Herbosa gainean hasten da, C-6210 errepidean, Balmaseda eta Artzentales udal mugarteen artean.

Galtzadaren ezkerretara "baso bide" gisa seinaleztaturiko errepide estua abiatzen da, eta bide horretatik Bizkaiko Foru Aldundiko mendibizikletetarako 3. zirkuitua ere igarotzen da. Garbea mendia inguratu ondoren, lehenengo eta behin, haztegi batera iritsiko gara, eta asfaltoa bertan amaitzen da.

Gorantz jarraituko dugu, legarrezko bide batetik, seinaleztaturiko bidegurutze batera iritsi arte; ezkerretara Garbearantz doa eta eskuinetara Kolitzarantz. Eskuinetarako bidea hartu eta, 4,5 kilometro ibili ondoren, La Porqueriza zabalgunera iritsiko gara.

 

La Porqueriza eta Kolitza zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Eguzki hondartzak

  • 10
    Erretegiak (kopurua)

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • 20
    Mahai kopurua

Oharrak

Zabalgunea ibilbidearen ezkerretara dago, estilo landatarrezko zurezko itxiera baten bidez mugaturiko azalera zabal baten barruan.

 
Garbea menditik jaisten den su-kontrako zabal batek lursaila zeharkatzen du, eta hori bi zona desberdinetan banaturik uzten du. Eskuineko aldean, euren usain gozoa zabaltzen duten altzifre luzeak daude; ezkerreko aldean, berriz, pinu handien gerizpeak mahaiak eta erretegiak babesten ditu.
 
Zabalgunea, bestalde, Garbea eta Kolitza mendiak lotzen dituen lerro luzean kokaturik dago. Kokaleku pribilegiatu horri esker (Artzentales eta Balmaseda udalerrien artean), Ordunteko mendien inguru pribilegiatuan sartzeko aukera daukagu (liluraturik utziko gaituen paradisua).
 

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta