Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Sanrokeburu

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Bizkaiko Foru Aldundiaren zabalguneak

Sanrokeburuko zabalgunea Durangoko udalerrian dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren ardurapean.

Zabalgunera heltzeko, Durangoko Ezkurdi plaza izango da abiapuntua.  Bertatik, San Agustinalde kaletik Arte eta Historia Museorantz abiatuko gara, eta bertan eskuinetara egingo dugu San Roke kaletik.  Ingurabidearen azpitik pasatu eta 200 metrora Larrinagatxura igotzeko bidearen ezkerretara dagoen asfaltatutako bidea hartu behar da, bidegurutze horretatik 150 metrora zabalgunea topa dezakegu. 
 
 
Sanrokeburu zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • Eguzki hondartzak

  • 6
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • 21
    Mahai kopurua

Oharrak

Zabalgunea bi eremutan banatuta dago, argi eta garbi. Lehenengoa Larrinagatxu auzora doan errepidearen eskuineko aldean aurkituko dugu, haritz amerikarrez osatutako baso eder baten itzalpean, zelaigune txiki batean. Zuhaitzok zelaian behera zabaltzen dituzte frondeak, auzoari izena ematen dion errekaraino.  

Gainerakoa apur bat gorago dago, baina ez da posible bertara heltzea zelaian zehar. Izan ere, harizti eder batek estalitako ezponda bat daukagu tartean.  
 
Errepidean metro batzuk atzera eginda, eskuinetara estrata asfaltatu bat dago, eta malda aldapatsu bat doa gorantz, zabalgunearen eremu zabal eta eguzkitsuenera eramango gaituena. Eremu hori, era berean, beste bi zatitan banatzen da. Eskuineko aldean, instalazioek akazia lerden batzuen itzala duten, eta ezkerreko aldean hainbat mahai eta erretegi daude lur zati luzanga batean. Bertatik, Mugarra mendiaren bista zoragarriak daude.
 
Inguruan egiteko bisita eta paseoak 
 
Durango
 
Durango, Durangaldeako Merindadeko erdigunea, Ibaizabal ibaiaren ibarrean dago, eta bere kokapen estrategikoari esker, merkataritza arloan oso garrantzitsua izan da historian zehar. Ez dakigu zehatz-mehatz noiz sortu zen hiribildua, baina historialari gehienek uste dute XII. edo XIII. mendeko data izan behar duela.
 
Alde Zaharreko kale estuetan zehar paseoan, hainbat monumentu, eliza eta eraikin berezi ikus ditzakegu; guztiak bisitatzeko modukoak, baldin eta erdi aroko hiribildu honen historia hobeto ezagutu nahi badugu:
 
Kurutziaga Gurutzea
 
Hiribilduko arkitektura lanik garrantzitsuena da. XV. mendearen amaieran heresiaren garbiketa bezala egindako gurutzadura bat da. Monumentuaren barrokismo gotikoa oso nabarmena da. Gurutzearen zuhaitza irudikatzen du, Pasioaren sinboloekin. 
 
Uribarriko Santa Maria
 
Hiribilduaren alde zaharreko zentroan kokatuta dago XV. mendeko eliza hori, eta Bizkaiko elizen ezaugarrietako bat den portiko zabala dauka aurrean.  Bere arkitektura estiloaren barruan hainbat estilo uztartzen ditu, hala nola gotikoa, errenazimendukoa eta barrokoa.  Bere erretaula ederrean Uribarriko Ama Birjinaren irudi gotikoa dago, Hiribilduaren zaindaria. 
 
Tabirako San Pedro
 
Izen bereko auzoan kokatuta, Bizkaiko elizarik zaharrena da. Jatorrizko hondarrak XII. Mendekoak dira.
 
Mikeldiren idoloa 
 
Lau hankako bat irudikatzen duen harrizko figura. Antza denez, erromatarren garaiaren aurrekoa da. Zalantzak daude bere esanahia erlijiosoa edo hiletakoa den, edo beste barik mugatzeko erabilitako mugarri bat. 
 
Santa Anako Arkua
 
Estilo barrokoko arku hori da Erdi Aroko hiribildua inguratzen zuen harresian zabaltzen ziren ateetatik geratzen den bakarra. 
 
Bitaño auzoa
 
Gunearen goiko aldetik paseo eder bat ematen hasiko gara, hartxintxarrezko pista batetik. Errepidearen ezkerreko aldetik hasten da eta mahai eta eserlekuak dauden landa zabal batera heltzen da. Duela ez hainbeste urte, leku hori hiri-hondakin solidoak botatzeko udalerriko zabortegia izan zen, baina asmo handiko berreskurapen plan bati esker, Durangoko hiribilduaren begiratoki eder bihurtu da.
 
Zelaiaren eskuineko aldetik pinudi batera eramango gaituen bidexka estu bat doa. Bidea leku handiagoa hartzen doa gora egiten duen heinean. Laster, pago zahar baten enborraren ondoan, bidea bitan banatzen da.
 
Larreen eta pinu birpopulaketen artean Bilaño auzora hurbilduko gara. Haritz zaharrez eratutako etorbide txiki batetik herrixkara sartuko gara, zubi baten goiko aldean kokatuta. Bertatik, Durangaldeako mendien ikuspegi ezohiko eta hunkigarria izango dugu. 
 
Eskuinetara, auzora sartuta, Zabala edo Palazio baserria aurkituko dugu. Horren fatxadan adreilua eta egurrezko egitura txandakatzen dira. Bizkaiko baserri eredu eder bat da, eta XVI-XVII. mendeetako arkitekturari dagokio. Beheko solairuko korridorean Zabala familiaren armarria dago. 
 
Izurtza
 
Izurtzara heltzeko 3 kilometro inguruko paseo labur bat emango dugu. Zabalgunearen goiko aldean hasiko gara, iturriaren ondoan. Bertatik, baserri hurbil batera igotzen den errepide estu bat hasten da. Atzeko aldetik, pista zabal batek pinudi batean sarraraziko gaitu. Konifera altuak alde batera utzi eta haritz eta pagoz osatutako baso misto eder bat dago. Bertan lurrean sartutako harri bitxi batzuk ikus ditzakegu. Mugarri horiek Izurtzako herri osoan zehar jarri ziren, bertako lurrak Durango eta Mañariko lurrekin mugatzeko. Basoa pasatuta, ezkerretara dagoen errepide txiki batetik joko dugu. Estrata honetatik, laster aldatuko dugu isurialdez, Durangaldeako gailurren silueta muxarratuak ikusteko aukerarekin.  Soro eta baserri artetik Izurtzara helduko gara.
 
Inguruan arma-etxe garrantzitsuak aurki ditzakegu. Horien artean nabarmendu dezakegu, zalantzarik gabe, Etxaburuko Dorrea, Mañaritik gertu, Mugarra haitz ikusgarriaren oinetan. Haitz huts baten gainean eraikia, Antonio Pío enperadorearen sasoian eraiki zen, eta ondoren, Enrique IV.ren aginduz suntsitu. Hainbat aldiz berreraiki eta gero, egungo itxura Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako birmoldaketa bati dagokio.

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta