Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Pobeñako padura

Gizakiaren Arrastoa

Gizakiaren Arrastoa

Pobeñako paduretan, Muskizen, hidrokarburoak biltzeko tangak egon ziren 25 urtez, eta horren berreskurapena esku-hartze konplexua da. Hiru arlotan garatuko da. Iparreko muturrean, hondartzarekin mugan, dunen sistema zabalduko da, eta zenbait landare-espezie landatuko dituzte lurra egonkortzeko, baita tamarindoak ere, hareari oztopo egin eta barnealdera barreiatu ez dadin.

Industriagune zaharraren ekialde eta hegoaldeko kotak pixka bat igoko dira, La Arena hondartzara doan errepideko kutsaduraren eta zarataren aurka estalki bezala baliatzeko, eta askotariko landareekin birpopulatuko dira. Orubearen gainontzeko lurrak, etorkizuneko naturaren interpretazio-zentroa izan ezik, padura gisa lehengoratuko dira. Lur maila 2 metro gorago utzi zuten betegarriak hondeatu eta kenduta, itsasgoran urez beteko den zabalgune bat prestatuko da, zenbait ubidek zeharkatuta.

Pobeñako padurak gizakiaren presioaren erruz txikiagotzen joan dira historian zehar. Alabaina, paduretako inguruneen irudia ondo samar gordetzen dute oraindik, batez ere ezkerraldean. Natura 2000 Sarearen barruan dago, Garrantzi Komunitarioko Leku bezala.

Padurotako faunaren aberastasuna ez da horren entzutetsua, tamaina txikia duelako eta gizakien aldetik pairatzen duen presioa handia delako. Uroilanda handiaren (Rallus aquaticus) eta lezkari arruntaren ugalketa (Acrocephalus scirpaceus) nabarmendu behar da. Alabaina, bokale honek funtsezko eginkizuna betetzen du uretako hegaztientzat, beren migrazioan atseden hartzeko eta elikatzeko. Izan ere, Kantauriko kostaldean oso hezegune gutxi kontserbatzen dira. Hori dela eta, garai hauetan Pobeñako padurek dibertsitate ornitologiko handia dute.

Pobeñako paduren argazkia

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Pobeñara heltzen den autobusa 3321 lineakoa da. Portugaleten hartu eta Pobeñara (Muskiz) eramaten zaitu.
Trena: Bilboko aldiriko trenen C-2 linea Muskizen gelditzen da.
ERREPIDEZ
Donostia eta Bilbotik A-8 autobidetik joan gaitezke. Ondoren, Arizgoitin, A-8 autobidetik jarraitu, Santanderreko norabidean, eta Muskiz-La Arena hondartza saihesbidea hartu. BI-3795 errepidetik jarraitu, Pobeña auzora heldu arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta