Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Plentziako Itsas Estazioa (PIE)

Gizakia eta Itsasoa

Gizakia eta Itsasoa

Plentziako Itsas Estazioa (PIE) Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketarako-Zentrua da. 

Plentziako Itsas Estazioaren egoitzaren eraikina 1923koa da eta hezurretako tuberkulosia zuten gaixoentzako erietxe helioterapiko bat zen garai hartan.  Finantza erakunde desberdinen esku egon ostean Plentziako Udalari laga zioten eraikina, eta Udalak UPV/EHUri utzi dio, proiektu hau gauzatzeko. Eraikina birmoldatu, egokitu eta hornitzeko egindako inbertsioa 7 milioi eurotik gorakoa izan da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du ia osorik. Gaur egun Plentziako Itsas Estazioak 2.500 metro karratutik gorako azalera du. 
 
PIE-UPV/EHU zentroa ikerketa tekniko eta zientifikora bideratuta dago. Horretaz gain, ikaskuntza espezializatuei dagozkien graduondo eta doktoretzako irakaskuntza-jarduerak burutzen ditu, dibulgazio zientifikoarekin lotuta. Gainera, bere eskumeneko arloetan aholkularitza teknikoa ema ahal izango du, enpresa eta administrazioei ozeanoen eta ekosistemen eta gizakien osasunaren arteko interakzio arloetan eta antzeko diziplinetan garatutako aurrerapen zientifiko eta teknologikoen berri emateko. Halaber, unibertsitate eta enpresa munduaren arteko hurbilketa erreala bideratzeko erraztasunak ere eman nahi ditu.  
 
Guztira hogei bat zientzialari ari dira lanean zentroan, eta hogeita hamar bat doktoregai. Izan ere, zentroaren helburuetariko bat da nazioartean ospea duten ikertzaileak eta trebatzen ari diren ikasleak erakartzea lehentasunezko ikerketa lerroak sustatzeko. 
 
Plentziako Itsas Estazioaren irudia

Oharrak

Helbidea: Areatza z/g 48620 Plentzia
Telefonoa: 94 601 8448
 

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta