Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Astondoko Dunak ( Gorliz)

Itsasertzeko Ekosistemak

Itsasertzeko Ekosistemak

Gure ingurunearen ezaugarriak kontuan hartuta, dunen ekosistemak guztiz bitxiak dira hemen; horregatik, Astondoko Dunek aparteko balioa dute. Kantauri itsasoaren indarrak eta iparraldeko haize nagusiak duna herrestari hauek sortzen lagundu dute: hareak bere hondartza-zokoa utzi eta muinoan eta alboko zelaietan gora egin zuen, harik eta gaur egun ikus daitezkeen tontorrak sortu zituen arte. Duna eremu hau gure kostaldeko zabalenetakoa dugu. Bertan EAEko landare baskularren kopururik handiena katalogatu da, 177 guztira, eta horien artean, gure lurraldean ia erabat desagertu diren espezie batzuk nabarmentzen dira.

Naturgune honen balio geologikoa areagotu egiten da duna zementatuak edo duna fosilak daudelako: duela 6.000 urte, harearen sedimentazio eta petrifikazio prozesuan sortutako arrokak. Interes geologiko berezia duen leku honek bi erreplika besterik ez ditu Kantauriko kostaldean.

Horregatik guztiagatik, naturgune hau Garrantzi Komunitarioko Leku (GKL) izendatu dute, Natura 2000 Sarearen barruan sartu da, eta Eusko Jaurlaritzaren LAAetan (Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak) jasota dago, Interes Naturalistikoko Gune bezala.

Astondoko duna fosilen irudia

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Metroa: Bilbo eta Plentzia lotzen dituen 1. linea. Behin Plentziara helduta, lotura-autobusa dago metrotik Gorlizeraino.
Autobusa: A3414 (linea: Bilbo-Getxo Artxandako tuneletatik), A3411 (Linea: Bilbo-Getxo), A3413 (Linea: Bilbo-Getxo-Azkorri) Bilbotik Getxora. Eta A4351 autobusa (linea: Areeta-Armintza) Getxotik Armintzara, A2312 (linea: Zabalburu-EHU Juan de Garay kaletik), A2314 (linea: Bilbo-Erandio Goikoa-EHU), A2318 (Linea: Termibus-EHU autobidetik) edo A3414 (linea: Bilbo-Getxo Artxandako tuneletatik) Bilbotik Leioara. Eta A4351 A3451 linea: Areeta-Armintza Getxotik Armintzara.
ERREPIDEZ
Gorliz Bilbotik 25 km-ra dago; bertara heltzeko, A-8 autobidea hartu Leioa/Getxo norabidean, eta Gurutzeta aldean utzi, N-637 errepidea hartzeko. Autobiatik jarraitu Getxoraino, eta ondoren, BI-634 errepidea hartu Gorlizerantz, Berango, Sopela, Barrika eta Plentzia igarota. Bestela, Mungiaraino autobia, eta gero BI-2120 errepidea hartu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta