Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gaztelugatxe biotopo babestua

Itsasertzeko Ekosistemak

Itsasertzeko Ekosistemak

Gaztelugatxeko Doniene zubi batez lotutako penintsula da. Zubi hori uhartearen eta lehorraren arteko harkaitzen gainean eraikita dago. Arrokan tunel biribilak zulatu dituzte olatuek. Gailurrean Doniene baseliza dago, eta bertara heltzeko, zubia zeharkatu eta mailadi luzea igo behar da.

Akatxe haitza itsasoaren gainetik gailen ageri da. Itsas hegaztiak hazteko leku aproposa da; esaterako, Kaio hankahoria eta Ubarroi mottoduna, baina batez ere ekaitz-txorien kolonia nabarmentzen da.

Haitz-usoa ere, etxeko usoen aurrekaria, labar hauetan ikusi izan da; hala ere, hegazti horren populazio naturala oso urria da.

Bertako uretan Lupiak, Panekak eta Txitxarroak bizi dira, baita harrapari handiak ere, hala nola Itsas Aingira edo Itsasugea. Sakonera txikiagoan, alga gorri eta kare-algen babesean, kabuxak, karraspioak eta dontzeilak bizi dira, baita hornogabeak ere, adibidez, itsas trikuak, aktiniak, holoturiak, olagarroak, nekorak eta txangurruak. Arroketan lanperna preziatuak aurki ditzakegu.

Lehorrean itsas labar malkartsuak sumatzen dira. Bertan, leku gazietara eta itsas haizeetara egokitutako landareak hazten dira. Horien gainetik, txilarrak, oteak, arteak eta ondoko baserrietako mahastiak daude.

Gaztelugatxeko Doniene eta Akatxe irlaren argazkia

Oharrak

GARRAIO PUBLIKO
Autobusa: 3515 linea Bilbo–Gernika–Bermeo: Bermeotik Gaztelugatxeko Donieneraino 2 ordurik behin. 3518 linea Bilbo–Bakio: Bakiotik Gaztelugatxeko Donieneraino 2 ordurik behin.
Trena: Euskotren Bilbo–Gernika–Bermeo.
ERREPIDEZ
BI-631errepidea hartu behar da Mungiako norabidean. Udalerri hori igarota, 2 km-ra, Bakiorako saihesbide bat dago BI-3101 errepidetik. Bakiotik, Eneperiko gaina igo eta gero, ezkerretara baselizara doan saihesbidea hartu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta