Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Barrika

Itsasertzeko Ekosistemak

Itsasertzeko Ekosistemak

Barrikak kostaldeko paisaia zoragarria eskaintzen du, Kantauriko kostaldeak eta Gane eta Kurtzio gailurrek mugatuta. Mendi horiek bi isurialde sortzen dituzte, bat Sopelana eta Urdulizera jaisten da, eta bestea, Butroi itsasadarrera, eta bertan Txipio ibarra sortzen du.

Udalerriak geografia berezia du, itsasbazterreko profil zabala eta hainbat ibar. Ibar horiek erabakigarriak izan dira gizakien kokalekuak ezartzeko eta udalerri osoan daude sakabanatuta. Horregatik, zentzu hertsian ez dago hirigunerik, eta Elexalde hiriguneko biztanle kopurua ere ez da oso handia. Nekazaritza eta abeltzaintzako baliabideak ahalik eta gehien baliatzeko, biztanleak auzoetan bildu ohi dira, eta antolaketa-eredu hori gaur egunera arte heldu da.

Udalerriak balio handia dauka paisaiaren aldetik, bai kostaldeko luzeragatik, oso altua eta ikuspegi zabalak dituena, bai hegal leunetako berdeguneengatik, baserriz eta malkarretako basoz zipriztindua.

Barrikak kostalde luzea dauka, hiru hondartzarekin, ia osorik moztuta labar ikusgarrien bitartez. Butroi itsasadarraren azken zatiak udalerriaren mendebaldeko muga osatzen du 2 km-tan zehar. Inguru horiek padurak dira, itsasaldien gorabeheren eraginpean daudenak, eta bertoko landarediak azalera zabala hartzen du. Leku hau atseden hartzeko geraleku garrantzitsua da uretako hegazti migratzaileentzat.

Barrikako itsaslabarren irudia airetik

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko A3451 lineak (Areeta-Armintza) zerbitzua ematen du udalerrian.
ERREPIDEZ
Bilbotik, BI-637 errepidetik Berangora joateko aukera dugu, eta gero BI-634 errepidea hartu Sopelara. Bertan, BI-2122 saihesbidea hartuko dugu Barrikara heltzeko.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta