Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Kretaziko Tertziario muga

Naturagune nabarmenak - Geologia interesguneak

Geologia interesguneak

Orain dela 65 milioi urte, gutxi gorabehera, espezie asko desagerrarazi zituen fenomenoa gertatu zen.

Erabateko aldaketa hori garaiko haitzetan idatzita geratu da, lurrazaleko estratuen geruza estuan antzematen den bezala: Muga K/T (Kretaziko Tertziarioa). Bertako eduki fosila azkar-azkar aldatu zen, eta anomalia geokimiko handiak ere agertzen dira. Haitz horiek Sopelanako Flyschean daude ikusgai, Atxabiribil-Arrietara hondartzetan, hain zuzen ere.
 

Lekupena

Sopela

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibusek autobus-zerbitzua dauka Larrabasterraraino (A3451. linea: Areeta-Armintza). Udan, Sopelanako Udalak Sopelbus autobus-zerbitzua jartzen du abian.

Metroa: geltoki hurbilena Larrabasterrakoa da (Etxebarri-Larrabasterra eta Etxebarri-Plentzia lineak).

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxo irteera hartuko dugu. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Hego Sopela/Hondartzak irteerara iritsi arte. Orduan, BI-634 errepidea hartuko dugu lehenengo biribilguneraino, eta Arrietara hiribidetik jarraituko dugu. Hurrengo biribilgunean, Arrietararantz joko dugu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta