Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Tellaetxe-Errekatxo bidegorria

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bidegorrien sarea

Bidegorri (Bizikleta bide)

Bizikleta-bide honek 4 kilometrotik gorako luzera dauka, eta Barakaldoko Errekaortu auzotik Mezpelerreka auzora irristen da edertasun handiko kokaleku naturaletan zehar.

Bidegorria Gorostitzako kiroldegiaren inguruan hasten da, Bengolea auzorako sarbide-errepidearen aurrean, Tellaetxe parkerako sarrera den tunelpean, hain zuzen ere. Parkea jendez beteta dago asteburuetan zein udan, eta iturriak, parrillak, mahaiak nahiz eserlekuak dituen atsedenlekua dago bertan.

Tellaetxe parketik, bizikleta-bideko trazatua kiroldegiaren atzetik doa. Gero, Castaños ibaiaren ibilguaren paretik joango da lehendabizi; eta, ondoren, Gorostitzako urtegiaren albotik, harik eta Mezpelerreka auzoko San Roke elizara iritsi arte. Landa-ingurune hori udalerriko atsedenleku eta aisialdi-gune nagusia da. Besteak beste, honako hauxe dago bertan: bolatokiaren alboko atsedenleku txikia, zenbait taberna eta jatetxe nahiz Barakaldoko Historia eta Ingurumen Interpretaziorako Zentroa (CIHMA).
 

Lekupena

Barakaldo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3139 (Barakaldo-Mezpelerreka), Gorostitzako kiroldegiaren alboko geltokian.
Errekaorturaino: A3136. Bilbo-Gurutzeta-Barakaldo (Errekaortutik), A3144. Bilbo-Gurutzeta-Barakaldo (Ugartetik), A3336. Bilbo-Muskiz (Urtuellatik) eta A3337. Bilbo-Muskiz (N-634 errepidetik). Errekaortu 17ko geltokitik, Ametzaga kaletik jarraituko dugu Tellaetxe parkeko sarreraraino.

Metroa: Antsioko geltokitik, BEC inguratu beharko dugu Errekaortu auzoraino. Elizara iritsi baino lehen, ezkerretara egingo dugu, eta N-634 errepidepetik jarraituko dugu bertan atondutako pasabidean zehar. Artez-artez, Ametzaga kaletik jarraituko dugu. Gorostitzako kiroldegira iritsi baino lehentxeago, ezkerretarantz joko dugu Tellaetxe parkean zehar.

ERREPIDETIK
Bilbotik, N-634 errepidea hartuko dugu Barakaldorantz, eta Errekaortu auzoraino eramango gaitu San Inazio kalean. Auzoko elizaren alboan dagoen biribilgunean, bigarren irteera hartuko dugu Mezpelerrekarantz. Aparkalekua dago Gorostitzako kiroldegiaren alboan.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta