Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Arnotegi mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Arnotegi mendia (426 m) Ganekogorta mendiguneko gailur txikia da, eta Bilboko erdialdetik ikusten da. Bizkaiko ehun mendietako bat da. Hau da, Ehun Mendien lehiaketan puntuagarria da, eta Euskal Herriko mendien katalogo ofizialaren barne dago. Arnotegin, gailurra ez ezik, bi kota txikiago ere bereizten dira: goiko aldean antena handia daukan Irusta eta erpin geodesikoa daukan Mimbres.

Arnotegin, interes kultural handiko bi elementu daude ikusgai: Igertutik hurbil dagoen izen bereko baselizatik hur egoteagatik San Roke I izena duen elurzuloa eta gailurrean bertan gerra karlistetako gotorlekutik geratzen diren aztarnak.

Horrez gain, Bilboaldeko Ingurune Berdeko lau baso-parke ere badaude bertan kokatuta: Atxokorre, Landeta Goiko, Arnotegi Beheko eta Elordi.

Mendi honetatik, Bilboko hiribilduko eta Nerbioi-Ibaizabal itsasadarreko ikusmira zoragarria miretsi ahal izango dugu.

Non dagoen kokatuta kontuan hartuta, Bilbotik erraz igo daitekeen mendia da. Igoera ohikoena Bilboko San Adrianen hasten da, eta Igertun zehar garatzen da. Eremu txiki horretan, ezkerretara dagoen bidetik jotzen badugu, Arnotegiko bizkarrera iritsiko gara. Era berean, Larraskitutik ere igo ahal izango gara Irusta auzoan zehar edo Buiatik.
 

Lekupena

Bilbao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa. Bilbobuseko 76. linea (Iberdrolaraino) eta A8. linea (Ametzola-San Justo).

Trena: Renfe (Ametzola).

ERREPIDETIK
Igerturaino (Bilbao): Igertuko aparkalekuraino iristeko, Zabalburu plazatik Juan de Garay kalean zehar igoko gara San Adrianerantz, eta autopista gaineko zubia gurutzatuko dugu. Gero, Iberdrolako eraikinaren ezkerraldetik egingo dugu gorantz, eta “Pagasarriko bidea” hartuko dugu Igerturaino.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta