Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Itsaslur pasealekua

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bidegorrien sarea

Bidegorri (Bizikleta bide)

Bide berde eder hau itsaslabarretan dago kokatuta, Muskizko La Arena hondartzaren alboan, hain zuzen ere. Kostaldea bera zeharkatzen du Pobeñatik Kobaroneraino, Kobarongo meategi hurbiletatik itsaso zabalean zegoen Campomar mea zama-leku eta garbilekuetara zihoan meatzaritza-trenaren antzinako trazatutik.

2 kilometrotik gorako luzera dauka, oinez edo bizikletaz joan ahal izango gara eta ondo atondutako atsedenlekua ere badago bertan: eserlekuak, mahaiak, begiratokiak eta panel argigarriak.

Pasealekuan bertan, kulturako, naturako eta paisaiako balio handiko elementuak daude ikusgai. Bere trazatua kostaldeko Santiago bidearekin bat egiten du, eta, bertan, honako hauxe miretsi ahal izango dugu: eskualdeko meatzaritza-iraganaren aurriak, kostaldeko ikusmira zoragarriak edo habitat babesgabe hauetara egokitutako zenbait landare eta animalia espezieren babeslekua diren itsaslabarrak.

Pasealekura joateko, Pobeñako aparkalekutik irteten den eskailera maldatsua igo beharko dugu. Hain zuzen ere, Sorospenaren Andra Mariaren baselizaren eta hondartzaranzko pasabidearen alboan dago kokatuta. Gora iritsitakoan, maldarik gabeko trazatutik jarraituko dugu Kobaronera heldu arte. Bertan, atseden hartu eta indarberritu egin ahal izango gara atsedenlekuan edo bertako ostalaritzako establezimenduren batean. Kantabriako lurretan barruratuz gero, beste 3 kilometroko jarraipena eman ahal izango diogu pasealekuari, Pikilloaren Bide Berdean zehar Onton hondartza hurbilera iristeko.
 

Lekupena

Muskiz

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea hondartzaraino: A-3321 (Portugalete-Muskiz), A-3335 (Sestao-Muskiz), A-3338 (Muskiz-Barakaldo-Areeta), A-3336 (Bilbo-Muskiz, Urtuellatik. Udan), A-3337 (Bilbo-Muskiz, N-634 errepidetik. Udan)

Trena: Bilboko Renfe Aldirietako C-2. lineak geltokia dauka Muskizen. Geltokitik oinez edo bizikletaz joango gara bidegorritik, Barbadun ibaiko ibilguaren paretik hondartzaraino eramango gaitu-eta (4 km, gutxi gorabehera). Udan, autobuseko lotunea dago Muskizko erdialdetik La Arena hondartzaraino. Hondartzako pasabidea gurutzatu ostean, Pobeñako aparkalekura iritsiko gara, eta ibilbide honen hasierako eskailerak aurkituko ditugu bertan.

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista hartuko dugu Santanderrerantz, eta Muskiz/La Arena hondartzatik edo Kobaronetik irtengo gara.

La Arenako informazio turistikorako gunea:
La Arena hondartza z.g. Muskiz
(udan dago zabalik)
Telefonoak: 685 753 287 / 946 801 356
e-posta: info@enkartur.net

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta