Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Pagasarri mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Pagasarri mendia (673 m) Nerbioi-Ibaizabal eta Kadagua ibaiak banatzen dituen Pagasarri-Ganekogorta mendiguneko mendia da. Hain zuzen ere, Bilboko biriketakoa da; eta bertako mendi esanguratsuena, gure mendizaletasunaren sinbolo eta sorleku. 

Mendi honek lotune estu-estua dauka hiribilduko historia ekonomiko eta sozialarekin. Gainera, nahiz eta bertako baliabide naturalak bete-betean ustiatu diren, gerra-eremua izan den eta erabat industrializatutako eta urbanizatutako eskualdean kokatuta dagoen, udalerriko balio natural handieneko hiri inguruko eremua da.

Pagasarrin, kareharrizko azaleramenduak daude, eta leizeen zein galerien sistema konplexua ere badago barruko aldean. Horrez gain, bertan honako hauxe ere badago ikusgai: interes bateratuko habitatak, fauna ugaria eta gure kulturarekin lotutako elementu etnografikoak.

Gailurretik, Durangaldeko mendietatik eta Salbada mendizerratik Abrako estuarioraino iristen diren ikusmira zabalak daude ikusgai. Gailurraren albo-alboan, tabernadun aterpetxea dago, baita mahaiak dituen eremu atondua ere. Gailurretik hurbil, antzinako elurzuloak zaharberritu dira, eta hiribilduan erabilitako elurra gordetzea zeukaten helburu.

Pagasarrirako sarbide nagusia San Adrianen dago (Bilbo), eta Igertun zehar egiten da igoera.
 

Lekupena

Bilbao, Arrigorriaga

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa. Bilbobuseko 76. linea (Iberdrolaraino) eta A8. linea (Ametzola-San Justo).

Trena: Renfe aldirietako C-1 eta C-2 lineak (Geltokia: Ametzola).

ERREPIDETIK
Igertu (Bilbo): Igertuko aparkalekuraino iristeko, Zabalburu plazatik Juan de Garay kalean zehar igoko gara San Adrianerantz, eta autopista gaineko zubia gurutzatuko dugu. Gero, Iberdrolako eraikinaren ezkerraldetik egingo dugu gorantz, eta “Pagasarriko bidea” hartuko dugu Igerturaino.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta