Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Artanda mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Artanda mendia (554 m) Arrigorriaga, Zaratamo eta Zeberioko udalerrien arteko muga da. Bertako gailurraren goiko aldean, erpin geodesikoa eta Padura Mendi Taldearen postontzi txikia daude kokatuta. Bertatik, ikusmira ederrak daude ikusgai: Goi Nerbioi, alboko Upo mendia eta Ganekogorta hurbila.

Axola lepoan, Artanda eta Upo mendien artean, atsedenlekua dago kokatuta. Albo-alboan, San Segismundo baseliza dago, eta, bertan, meza zein erromeria egiten dira uztailaren erdialdean.

Atsedenleku horretatik, erraz-erraz iritsiko gara gailurrera. Dena dela, beste ohiko igoera batzuk ere egiten dira Arrigorriagatik (Moiordin industrialdean zehar) edo Ugao-Miraballesetik (Saldarian auzoan zehar).
 

Lekupena

Zaratamo, Zeberio, Arrigorriaga

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea Arrigorriagaraino edo Ugao-Miraballeseraino: A3632, A3622, A3613, A3918, A3641, A2611, A3919, A3920, A3928 eta A3929.

Trena: Renfe Aldirietako C-3 lineako Arrigorriagako eta Ugao-Miraballeseko geltokiak.

ERREPIDETIK
Arrigorriaga parean, BI-634 errepidea utzi eta Moiordin industrialderako saihesbidea hartuko dugu. Handik 2 kilometrora, harrobia igarotakoan, bihurgune itxi batean, legarrezko mendi-bidea hartuko dugu eskuinetara, Upo (ezkerretarako) eta Artanda (eskuinetara) mendien artean kokatutako Axola leporaino igotzeko. Lepo horren inguruan, Upoko Pagadia atsedenlekua dago kokatuta, eta, bertatik, erraz-erraz igo ahal izango gara gailurreraino.

Erantsitako agiriak

Larreta-Artanda ibilbidea (1,87 MB)

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta