Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Kamaraka mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Kamaraka mendia (795 m) Ganekogorta mendigunean dago kokatuta, eta, Arrankudiagako zein Laudioko udalerrien artean dagoenez, Bizkaia eta Araba arteko muga naturala da.

Mendi honetara igotzeko ibilbide ezagunena Elorriko Iturrian zehar Bilbo eta Laudioko Etzeko Santa Luzia lotzen dituena da. Ibilbide horri “kontrabandisten bidea” ere esaten diote. Izan ere, Urduñan zehar Bilbo eta meseta lotzen zituen bidean, Ugao-Miraballesen kokatutako fielatoa (zergak kobratzeko etxola) saihesteko hartzen zituzten bide laburragoetakoa zen.

Era berean, Arrankudiagatik ere igo ahal izango gara, Goikogane mendia zeharkatu ondoren. Horretarako, BI-625 errepidea hartuko dugu Arene auzoa zeharkatu ostean, Laudiorantz joateko. Zenbait metrotan, Andoletara doan auzo-bidetik jarraituko dugu, eta, gero, basabideetatik joango gara mendebalderantz.

Bilboaldeko Ingurune Berdearen esparrutik kanpo badago ere, Santa Luzian zehar Laudotik bertatik egindako igoera ere bada oso ezaguna.
 

Lekupena

Arrankudiaga, Laudio

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Arrankudiaga: Zenbait autobus-linea: A3918 (Orozko-Bilbo), A3919 (Orozko-Galdakaoko ospitalea) eta A3920 (Urduña-Galdakaoko ospitalea)

Renfe Aldirietako C-3. linea: Bilbo-Urduña. Arrankudiaga.

ERREPIDETIK
Arrankudiaga: AP-68 autopista hartuko dugu Arrankudiagaraino. Gastaka-Goikoa Atxandi auzoak utzi ostean, Arrankudiagako Arene auzora iritsiko gara.

Materiala eta estekarak

Bizkaiko gailurren katalogoa

Gora

Ulerturta