Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bizkargi mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Bizkargi izen bereko mendigunean dago kokatuta, Aretxabalagana eta Autzagana gainen artean. 565 metroko altuera du, eta Amorebieta-Etxano, Larrabetzu, Muxika zein Morgako mugek bere gailurrean bat egiten dute.

Tontorrean bertan, Santa Kurtze baseliza dago. XVI. mendeko tenplu bitxia da, eta 1942. urtean berreraiki zuten, Bizkargiko batailan zati bat suntsitu ondoren. Hain zuzen ere, Bilboko Burdin Hesiaren jaitsierarekin lotutako gerra-pasarte ezagunenetakoa izan zen. 1937ko maiatzeko lehen egunetan hildako gudarien omenez, eskultura bitxia dago baselizaren alboan.

Urtero, epealdi horretan, erromeria egiten da Bizkargira, eta Larrabetzu, Gorozika (Muxika) eta Amorebieta-Etxanotik egindako igoerak dira ohikoenak.

Gailurra bera pinu-sailez inguratuta dagoenez, ez du ikusmira zabalik eskaintzen. Hala ere, Txorierriko zein Ibaizabalgo bailaretako ikusmira ederraz gozatu ahal izango dugu, hurrenez hurren, Larrabetzutik eta Amorebieta-Etxanotik igoz gero.

Tradizio handieneko igoerak: 

Larrabetzutik: Santiago bidea hartuko dugu aurkako norabidean, Goikoelexean eta Erkinkon zehar Bizkargiranzko saihesbideraino iritsi arte (seinaleak daude).
Gorozikatik: mendi-bide nagusia hartuko dugu, gailurrera doan GR 98 ibilbidea aurkitu arte.
Amorebieta-Etxanotik: PR-BI 74. Andrés Espinosa mendiko ibilbideko seinaleak hartuko ditugu kontuan, Autzagana eta Bizkargi lotzen dituen GR 98 ibilbideko bidegurutzera iritsi arte.
 

Lekupena

Larrabetzu, Amorebieta-Etxano, Larrabetzu, Morga, Muxika

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait lineak Bizkargirako igoera arruntenetako abialekuetaraino eramango gaituzte.
Larrabetzu: A3223, A3631 eta A2151. Geltokiak: Larrabetzun (guztiak), Goikoelexean (lehenengo biak) eta Aretxabalaganan (bigarrena).
Muxika: A3514, A3515, A3513, A3523 eta A3525. Geltokia: Zugastietan. Bertatik, Gorozikara joan ahal izango gara.
Amorebieta-Etxano: A3514, A3515, A3513, A3523, A3525 eta A3911-A3912. Geltokiak: Amorebieta-Etxanon eta Autzaganan (lehenengo bostak).

Trena: Bilbo-Donostia linea. Geltokia: Amorebieta-Etxanon. Bilbo-Bermeo linea. Geltokia: Amorebieta-Etxanon eta Zugastietan (Muxika).

ERREPIDETIK
Bilbotik, Txorierriko barnebidea hartuko dugu (N-637) Larrabetzuraino. Bertan, BI-2713 errepidetik jarraituko dugu Goikoelexea eta Aretzabalaganarantz.
Bilbotik, AP-8 autopista edo N-634 errepidea hartuko dugu Amorebieta-Etxanoraino. Bertan, N-635 errepidetik jarraituko dugu Autzagana eta Muxikarantz. Autzaganako mendatea jaitsi bezain laster, Zugastietara heldu baino lehentxeago, Gorozikaranzko saihesbidea hartuko dugu ezkerretara.

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta