Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ubideen ibiltokia

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bidegorrien sarea

Bidegorri (Bizikleta bide)

Pasealeku esanguratsu honek Abusuko zubia eta Atxuri auzoa lotzen ditu itsasadarreko eskuin bazterrean zehar, eta bere izenarekin lotutako iragan bitxia ere badauka.

1300. urtean Bilboko hiribildua sortu zenean eta harresiak eraikitzen hasi zirenean, buruaskia izateari utzi zion. Luzaroan Alde Zaharrean oilategiak eta baratzeak egon baziren ere, ura bezain oinarrizko baliabidearen hornikuntza bermatu behar izan zuen udal-kontzejuak.

Horretarako, orain dela 400etik gora urte, akueduktu-hodien sistema eraiki zuten. Inguruko iturburuetatik abiatzen ziren, eta, Pontoian zehar, harearrizko lauzen azpian ezkutatzen ziren oso bukolikoa zen paisaian. Hori dela eta, ura ekarri zezaketen Erronda kalean kokatutako Ibeniko aterpetxeraino. Laster, Lauzaz egindako bide hori atsedenleku moduan erabiltzen hasi ziren, eta Kañu pasealekua sortu zen.

Urak inguruko iturburuetatik zetozen (edateko ura), baita ibaiko zein itsasadarreko ibilgutik ere (ur hori, ordea, ez zen edatekoa). Beraz, aparte bideratzen ziren hiribilduraino. Lehenengoak kontsumorako erabiltzen ziren; eta bigarrenak, garbiketarako.

Udalak zaharberritutako gaur egungo pasealekuak ez dauka zerikusi handirik gure adineko askok oraindik ere gogoan dutenarekin. Gaur egun, ez dago San Kristobal uhartea. Mendeetan zehar, era guztietako jarduera garatu zituzten bertan; esate baterako, txitxardinen harrapaketa edo itsasadarreko uren harmena. Uhartearekin batera, Kañuetako lorategi misteriotsuak ere desagertu ziren, baita bertako ateak, burdin hesiak eta ibiltariak ere. Pasealekuko lauzak lokatz eta harrizko bidezidorren azpian geratu ziren lurperatuta. 1983. urteko uholdeen ostean, itsasadarreko ibilgua bera ere aldatu egin zutenez, pasealekuaren azken tartea erriberaraino hurbildu zuten.
 

Lekupena

Bilbao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbobuseko zenbait lineak: Atxuri: 11, 22, 58, 75 eta 85. Abusu: 50 eta 56.

Trena: Euskotren (Atxuri).

Metroa: Alde Zaharreko geltokia.

ERREPIDETIK
Kotxez joanez gero, La Peña auzoan aparkatzea gomendagarria da, auzo hau OTA zonaldetik kanpo baitago. La Peñatik, Pontoira abiatuko gara, ibilbidea bertan hasteko.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta