Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bodovalleko meatzea

Naturagune nabarmenak - Geologia interesguneak

Geologia interesguneak

Bodovalle meategia Bizkaiko meatzaritza-arroko atari zabaleko meategi handiena izan zen, baita itxitako azkena ere.

Era berean, Agruminsa ere esaten diote, eta meatzaldeko siderita-toki garrantzitsuenetakoa izan zen (burdin karbonatoak). Hori dela eta, besteak beste, Multzo Monumentalaren kategoria duen Interes Kulturaleko Ondasun izendatu dute, eta Bizkaiko interes geologikoko gune moduan agertzen da inbentarioan.

Zuloaren neurriak nabarmendu behar dira (400 m x 700 m-ko zabalera eta 140-180 m-ko sakonera), 1885. urtera arte atari zabalean egindako erauzketaren adierazgarri. Urte horretatik harik eta 1993. urtean jarduera eten zuten arte, galerien bidez erauzi zuten mea. Meategi hau ustiatzeagatik, 1960an antzinako Gallarta edo Galarreta desagertu zen.

Hondoan, Euskadiko atari zabaleko leku baxuena dago kokatuta (25 metro, itsas mailaren azpitik).
 

Lekupena

Abanto-Zierbena

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3333, A3340, A3338, A3323, A3335, A3336, A3337, A3334 eta A2336.

Trena: Renfe aldiriak, C-2 linea. Geltokia: Gallarta.

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista hartu eta Zierbena-Gallartan irtengo gara. Meategia Gallartako sarreran dago kokatuta, Meatzaritzaren Museoko instalazioen alboan, hain zuzen ere.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta