Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Harkaitz Zurietako orratzen karsta

Naturagune nabarmenak - Geologia interesguneak

Geologia interesguneak

Orain dela milioika urte, oso sakona ez zen itsaso beroak estaltzen zuen gure lurraldearen zati handiena. Baldintza horien ondorioz, arrezife-kareharriak eratu ziren ingurunean, eta, urteen joan-etorriaz, azaleratu eta Haitz Zuriak izeneko masa harkaiztsu handi hau geratu zen agerian.

Agerian geratu ondoren, berriro ere urak (haizearekin batera) haitz horiek higatu zituen, harik eta interes handieneko elementu geologikoetakoa eratu arte: Haitz Zurietako Orratzen Karsta.

Urteak joan, urteak etorri, burdina ugari zeukaten jalkinek orratzen artean zeuden hutsuneak bete zituzten.

Joan den mendean, meatzaritza ustiapena larregizkoa izan zenez, formazio bitxi horiek agerian geratu ziren berriro. Izan ere, elkarren artean banatuta dauden orratz koniko bezain zorrotzetan oinarrituta morfologia dute ezaugarri bereizgarri.
 

Lekupena

Barakaldo

Datu interesgarriak

Karstera, Alonsotegitik joan ahal izango gara PR-BI 101 ibilbidean zehar edo Barakaldoko Delicias edo Gurutzeta auzoetatik ere bai. Horretarako, Santa Ageda baselizara igo eta mendiko ibilbide hori hartuko dugu.

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3342, A3343 eta A3341.

Trena: Feve, Irauregiko geltokian.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Balmasedako irteera hartu eta BI-636 errepidetik jarraituko dugu. Handik gutxira, Alonsotegi/Zorrotzako irteera hartuko dugu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Paisaiaren eta baliagai naturalen eta kulturalen moldapena eta lurraldearen antolamendua Errekatxo aranean.

Gora

Ulerturta