Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Arriatera-Atxabiribil hondartza

Naturagune nabarmenak - Hondartzak

Hondartzak

Bi hondartza hauek elkarren ondoan daude, eta 826 metroko luzera daukan hareatza zabala eratzen dute. Biak itsaslabarren babespean dauden arren, oso ohikoa da olatu handiak egotea. Hirigunetik oso urrun badaude ere, hainbat taberna eta jatetxe daude inguruan, eta, bertatik, inguruko ilunabar bereizgarri bezain zoragarriez gozatu ahal izango dugu.

Ikuspegi geologikotik, oso hondartza interesgarriak dira, bertan muga K/T dagoelako ikusgai, orain dela 65 milioi urte Kretazeoaren eta Tertziarioaren artean gertatutako goitik beherako aldaketaren erakusgarri. Bertan, gainera, Triaseko tuparri gorrien azaleramendua ere badago erakusgai.

Zenbait ekipamendu eta zerbitzu daude hondartzotan, eta, euren artean, honako hauexek nabarmendu behar dira: kirol-instalazioak, umeentzako jolasgunea, iturriak, sorosleak eta hondartzainak.

Sopelanatik, bidegorrian zehar iritsi ahal izango gara hondartzotara.

Lekupena

Sopela

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbotik, Leioara edo Getxora joan beharko gara, eta, bertan, A 3451. linea hartu beharko dugu: Areeta-Armintza. Larrabasterrako metro-geltokiaren inguruan dago autobus-geltokia.
Udan, Sopelanako Udalak Sopelbus autobus-zerbitzua jartzen du abian hondartzetara joateko.

Metroa: Larrabasterrako geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxo irteera hartuko dugu. BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Hego Sopela/Hondartzak irteerara iritsi arte. Orduan, BI-634 errepidea hartuko dugu lehenengo biribilguneraino, eta Arrietara hiribidetik jarraituko dugu. Hurrengo biribilgunean, Arrietararantz joko dugu.

Larrabasterrako turismo bulegoa:
Loiola Ander Deuna z.g. (Larrabasterrako metroaren alboan)
(udan dago zabalik)
Telefonoa: 94 406 55 19 www.sopelana.es

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta