Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Montefuerte. Hiri inguruko parkea

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bilboaldeko parkeak

Bilboaldeko parkeak

Montefuerte Bilboaldeko Ingurune Berdeko parkeetakoa da. Horrelako parkeak handi-handiak izan ohi dira, eta hiri inguruetan daude kokatuta. Urbanizatu gabeko eremu horiek balio naturalistiko asko ez badituzte ere, funtsezkoak dira hirien garapenean. Izan ere, atsedenleku moduan erabiltzen dituzte inguru mugakideetako biztanleek.

Ollargan-Montefuerte parkearen eremuari Mehatzeta esaten zioten, meatzaritzaren goraldian hainbat eta hainbat meategi zeudelako bertan (1890-1910).

Gaur egun, Euskal Ondare Kulturaltzat hartutako meatzaritzako aztarna ugari daude inguruan, eta, euren artean, honako hauexek nabarmentzen dira: Boluetako Santa Ana etxaldeko aztarnak, Diana meategiko baltsa edo Segunda meategiko kiskaltze-labeak.

Parke osoan, osteratxoetarako atondutako bidezidor ugari daude, baita erretegiak, eserlekuak eta jolas-instalazioak ere.

Lekupena

Arrigorriaga,Basauri, Bilbao

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbobuseko 50. eta 56. lineak.

Metroa: Bolueta.

Trena: Renfe aldiriak Ollarganera eta Euskotren  Boluetara. Boluetako geltokitik, itsasadarraren gaineko zubia gurutzatuko dugu, eta, handik gutxira, ezkerretara egingo dugu Montefuerte parkerantz.

ERREPIDETIK
Kotxez, Bolueta edo La Peña auzoraino irits gaitezke, hauek parke nonetara ailegatzeko abiapuntu nagusiak direlarik.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta