Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Arrigunaga hondartza

Naturagune nabarmenak - Hondartzak

Hondartzak

Arrigunaga hondartza Algorta auzo getxotarrean dago kokatuta, eta harea lodiko 628 metroko hareatza polita da. Galeako itsaslabarren azpian dagoenez, oso hondartza zoragarria da, eta, ikusmira paregabeak ere eskaintzen ditu; esate baterako, Abra, Galeako marearteko plataforma eta Aixerrota.

Honako zerbitzu eta ekipamendu hauek daude bertan: aparkalekua, sorosleak, hondartzainak, gimnasiako zirkuitua, zabuak, aldagelak... Horrez gain, eskate-pista eta tabernak ere badaude inguruan.

Bestetik, zenbait kirol-jarduera egiteko aukera ere ematen du hondartzak: hondartza-boleia, oinez eta/edo bizikletaz emandako osteratxoak, kometak, windsurfa... Bertako urak nahikoa bareak badira ere, hondartza bete eta euspen-dikeak eraiki ondoren, oso ohikoa ere bada itsaslabarraren inguruan surflariak ikustea.
 

Lekupena

Getxo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibus: A3411. Bilbo-Getxo.

Metroa: Bidezabalgo geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxotik irtengo gara. Gero, BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Getxoraino heldu arte. Ondoren, BI-634 errepidea hartuko dugu, Bidezabal kalerako saihesbideraino lehendabizi; eta Gustavo Adolfo Bécquer kalerakoa, ondoren.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta