Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Areetako hondartza

Naturagune nabarmenak - Hondartzak

Hondartzak

Bizkaia zubiaren inguruan, Getxoko Txurruka kaiaren alboan, duna handiak zituen behinolako hondartza zabalaren 240 metro daude ikusgai.

Harea fineko hondartza txiki honek Bilboko portuko nahiz Abrako bokaleko ikusmira ederrak eskaintzen dizkigu. Udan, zaindariak eta oinarrizko zerbitzuak daude bertan (dutxak, iturriak, aldagelak...), jendearen gozamenerako. Horrez gain, turismo aktibo jardueren eskaintza interesgarria ere badago eskuragarri: bela, itsasoan emandako osteratxoak, windsurfa eta piraguismoa, besteak beste.

Erdialdetik hurbil dagoenez eta inguruan hainbat zerbitzu eskaintzen direnez, erakargarria da benetan.

 

Lekupena

Getxo

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea Bilbotik: A3414 Bilbo-Getxo (Artxandako tuneletatik) eta A3411 (Bilbo-Getxo).

Metroa: Gobelako geltokia.

ERREPIDETIK
A-8 autopistan, Leioa/Getxotik irten eta BI-637 errepidetik jarraituko dugu Leioa/Getxo/Plentziarantz, harik eta Getxora heldu arte.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta