Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Punta Lucero Mendia

Naturagune nabarmenak - Gailur nabarmenak

Gailur nabarmenak

Luzero lurmuturreko gailurra (307 m) Area hondartzaren eta Zierbenako portuaren artean dago kokatuta. Udalerriko kostaldeko ikusmira ezin ederragoa eskaintzen digu. Horrez gain, kostalde kantauriarreko ikusmira zoragarria ere miretsi daiteke Gorlizko Billano lurmuturretik Santoñaraino. Era berean, honako hauexek ere ikusi ahal izango ditugu bertatik: Nerbioi-Ibaizabal itsasadarra, bertako bazterretako herriak eta Muskizko senadia. Antzina, padura-lekua zen arren, gaur egun Petróleos del Norte konpainiako findegia dago bertan.

Kostaldean duen kokapena estrategikoa denez, erabilera militarra izan du zenbait garaitan, gailurraren inguruan ikusgai dauden eraikuntzen aztarnek adierazten diguten bezala.

Cuestatik joanez gero aurkitzen dugun lehenengo gotorlekua XIX. mendean eraiki zuten, itsasadarreko sarrera defendatzeko asmoz. Dena dela, jakin badakigu XVI. mendean beste gotorleku bat zegoela leku horretan bertan. Beste gotorlekua, ordea, Luzero lurmuturreko gailurrean dago, eta gerra zibilean eraiki zuten. Aurrien artean, kanoi-lekuak nabarmentzen dira, mendia alde batetik bestera gurutzatzen duen komunikazio-sistema gordetzen dute-eta.

Antza denez, 1898an Estatu Batuen eta Kubaren arteko gerra hasi zenean eraiki zituzten bateria horiek, iparramerikarrek kostaldetik eraso egingo ote zuten beldur. Hori dela eta, horrelako baterien bidez gotortu zuten kostaldea, Serantesen, Galean... bezala.

Cuesta auzotik edo Area hondartzatik, Luzero lurmuturreko gailurrera igo ahal izango gara PR-BI 120 mendiko ibilbide laburrean zehar.
 

Lekupena

Zierbena

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea daude Cuesta auzora edo Area hondartzara joateko: A3321 (Portugalete-Muskiz), A3335 (Sestao-Muskiz), A3338 (Muskiz-Barakaldo-Areeta), A3336 (Bilbo-Muskiz, Urtuellatik. Udan) eta  A3337 (Bilbo-Muskiz, N-634 errepidetik. Udan).

Trena: Bilboko  Renfe aldirietako C-2. lineak geltokia dauka Muskizen.

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista hartuko dugu Santanderrerantz, eta Gallarta/Zierbenan irtengo gara. Gero, eskuinetara joko dugu Zierbenako Cuesta auzorantz edo Area hondartzarantz.

Erantsitako agiriak

Zierbena. Ibilbideak (1,09 MB)

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta