Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Abiriskietako Jandoneperi ermita

Kultura baliabide nabarmenak - Kultura interesguneak

Kultura interesguneak

Baseliza erromaniko hau XI.-XII. mendeetakoa da, eta garai hori baino lehenagoko aztarna arkitektonikoak ditu. Arrigorriagako Abrisketa auzoan dago kokatuta, eta Bizkaiko antzinakoenetakoa da.

Harri-hormako eraikin soila da, habearte angeluzuzena dauka eta bere absidea kanoi-gangaduna da. Erdi-puntuko sarrera-ateko eskuin zangoan, bisigotikoa omen den apaingarria dago. Hegoaldeko horman, erdi-puntuko beste sarbide bat dago, baina hormatuta dago. Bertan, gainera, giza irudien adierazgarri diren bi medailoi landu daude ikusgai. Absidean, leiho monolitikoa dago, eta ondo eskuairatutako harlanduan egindako bao angeluzuzena da. Milurteko lehen urteetakoa da, nonbait.

Arrigorriagako Renfeko geltokitik, baselizara joan ahal izango gara PR-BI 16 mendiko ibilbide laburrean zehar.
 

Lekupena

Arrigorriaga

Datu interesgarriak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bizkaibuseko zenbait linea: A3632, A3622, A3613, A3918, A3641, A2611, A3919, A3920, 3928 eta 3929.

Trena: Renfe aldiriak, C-3 linea.

ERREPIDETIK
Bilbotik, A-8 autopista utzi eta A-68 hartuko dugu, eta Arrigorriagan irtengo gara. Hegoaldeko sarreratik, erdialdera iritsiko gara, eta, elizara heldu baino lehen, Larrasko auzoranzko saihesbidea aurkituko dugu ezkerretara. Bertan, ezkerretara egingo dugu berriro, eta baselizara doan auzo-errepidetik jarraituko dugu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta